Dokumentuen ikuspegi orokorrerako nabigatzailea

Nabigatzaile-leihoko eduki guztiei "kategoria" deitzen zaie hemen, berdin dio zer diren: izenburuak, orriak, taulak, testu-markoak, grafikoak, OLE objektuak, sekzioak, hiperestekak, erreferentziak, indizeak zein iruzkinak.

Nabigatzaileak dokumentu batean dauden objektu mota guztiak bistaratzen ditu. Kategoria baten ondoan plus ikurra agertzen bada, mota horretako objektu bat gutxienez badagoela esan nahi du. Saguaren erakuslea kategoriaren izenaren gainean uzten baduzu, objektu kopurua bistaratuko da argibide luze batean.

Kategoria irekitzeko, egin klik plus ikurrean. Kategoria jakin bateko sarrerak bakarrik ikusi nahi badituzu, hautatu kategoria eta egin klik Edukiaren ikuspegia ikonoan. Ikonoan berriro klik egin arte, kategoria horretako objektuak soilik bistaratuko dira.

Nabigatzailea dokumentuaren edozein ertzetan atraka dezakezu edo leiho libre batean jarri dezakezu (egin klik bikoitza area grisean). Nabigatzailearen tamaina alda dezakezu leiho libre batean dagoenean.

Objektuetara azkar heltzeko nabigazioa

LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea