Microsoft Office eta LibreOffice erabiltzea

LibreOffice aplikazioak Microsoft Office fitxategi-formatuko dokumentuak ireki eta gorde ditzake, baita Microsoft Open XML formatukoak ere.

Microsoft Office fitxategiak irekitzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki. Hautatu Microsoft Office fitxategi bat fitxategia irekitzeko LibreOffice elkarrizketa-koadroan.

MS Office fitxategia...

...LibreOffice modulu honetan irekiko da

Microsoft Word, *.doc, *.docx

LibreOffice Writer

Microsoft Excel, *.xls, *.xlsx

LibreOffice Calc

Microsoft PowerPoint, *.ppt, *.pps, *.pptx

LibreOffice Impress


Microsoft Office fitxategiak gordetzea

  1. Hautatu Fitxategia - Gorde honela.

  2. Fitxategi mota koadroan, hautatu Microsoft Office fitxategi-formatua.

Dokumentuak Microsoft Office formatuetan gordetzea modu lehenetsian

  1. Aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra.

  2. Fitxategi-formatu lehenetsia eta ODF ezarpenak arean, lehenik hautatu dokumentu mota bat, eta gero, gordetzeko erabili nahi duzun fitxategi mota.

Hemendik aurrera, dokumentu bat gordetzean, Fitxategi mota zure aukeraren arabera ezarriko da. Fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroan beste fitxategi mota bat hauta dezakezu, noski.

Hainbat Microsoft Office fitxategi OpenDocument formatu bihurtzea

'Dokumentu-bihurtzailea' morroiak OpenDocument fitxategi-formatuan gordeko ditu Microsoft Office fitxategi guztiak, LibreOffice dokumentuen karpeta batean. Irakurri beharreko karpeta eta bihurtutako fitxategiak zein karpetetan gorde behar diren zehaztu dezakezu.

  1. Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Dokumentu-bihurtzailea morroia abiarazteko.

Microsoft Office eta LibreOffice makroak

Kasu gutxi batzuk salbu, Microsoft Office-k eta LibreOffice(e)k ezin dute makro-kode bera exekutatu. Microsoft Office-k VBA (Visual Basic for Applications) kodea erabiltzen du, eta LibreOffice(e)k LibreOffice API (Application Program Interface) ingurunean oinarrituriko Basic kodea erabiltzen du. Programazio-lengoaia bera bada ere, objektuak eta metodoak desberdinak dira.

Ohar-ikonoa

LibreOffice bertsio berrienek Excel Visual Basic script batzuk exekutatu ditzakete, eginbide hori gaitzen baduzu - Kargatu/gorde - VBA propietateak aukeran.


Aplikazio horietako batean makroak erabiltzen badituzu eta funtzionalitate bera beste aplikazioan erabili nahi baduzu, makroak editatu behar dituzu. LibreOffice aplikazioak Microsoft Office fitxategietako makroak kargatu ditzake, eta horiek makro-kodean ikusi eta edita ditzakezu LibreOffice aplikazioko Basic IDE editorean.

VBA makroak gordetzea edo ezabatzea aukeratu dezakezu.

Ireki VBA makro-kodea duen Microsoft Office dokumentua. Alda itzazu eduki arruntak soilik (testua, gelaxkak, irudiak), eta ez editatu makroak. Gorde dokumentua Microsoft Office fitxategi mota gisa. Ireki fitxategia Microsoft Office-n eta VBA makroak lehen bezala exekutatuko dira.

VBA makroak Microsoft Office fitxategitik ezaba ditzakezu fitxategia kargatzean edo gordetzean.

  1. Aukeratu - Kargatu/gorde - VBA propietateak LibreOffice aplikazioak VBA makroak nola kudeatuko dituen ezartzeko.

Microsoft Office dokumentuak bihurtzeari buruz

Dokumentuak irekitzea

Beste formatu batzuetan gordetako dokumentuak irekitzea

Dokumentuak beste formatu batean gordetzea