Dokumentuen hizkuntza hautatzea
Dokumenturako hautatzen duzun hizkuntzak honako hau zehazten du: ortografia egiaztatzeko erabiliko den hiztegia, sinonimoen hiztegia eta hitz-zatiketa, erabili beharreko dezimalen eta milakoen bereizlea eta moneta-formatu lehenetsia.
-
Hautatzen duzun hizkuntza dokumentu osoari aplikatuko zaio.
-
Dokumentuan, beste hizkuntza bat eslei diezaiokezu paragrafo-estilo bakoitzari. Hizkuntza horrek lehentasuna du dokumentu osoaren hizkuntzaren aurretik.
-
Paragrafo batean, hizkuntza bat eslei diezaiekezu hautatutako testu zatiei, bai formateatze zuzenaren bidez bai karaktere-estiloaren bidez. Esleipen horrek lehentasuna du paragrafo-estiloarekiko eta dokumentuaren hizkuntzarekiko.
Dokumentu osoaren hizkuntza hautatzea
-
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak. Joan Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak atalera.
-
Dokumentuen hizkuntza lehenetsiak atalean, hautatu sortu berri diren dokumentu guztientzako hizkuntza. Uneko dokumentuarentzat bakarrik markatzen baduzu, zure aukera uneko dokumentuari bakarrik aplikatuko zaio. Elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu Ados botoia.
Paragrafo-estilo baten hizkuntza hautatzea
-
Kokatu kurtsorea paragrafo-estiloa editatu nahi duzun paragrafoan.
-
Ireki laster-menua eta aukeratu Editatu paragrafo-estiloa. Horrek Paragrafo-estiloa elkarrizketa-koadroa irekiko du.
-
Hautatu Letra-tipoa fitxa.
-
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
Uneko paragrafo-estiloarekin formateatutako paragrafo guztiek hautatutako hizkuntza izango dute.
Hizkuntza zuzenean hautatutako testuari aplikatzea
-
Hautatu hizkuntza aplikatu nahi diozun testua.
-
Aukeratu Formatua - Karakterea. Horrek Karakterea elkarrizketa-koadroa irekiko du.
-
Hautatu Letra-tipoa fitxa.
-
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
LibreOffice Calc-en, aukeratu Formatua - Gelaxkak eta egin aurreko gauza bera.
Karaktere-estilo baten hizkuntza hautatzea
-
Ireki 'Estiloak' leihoa eta sakatu Karaktere-estiloak ikonoa.
-
Egin klik beste hizkuntza bat ezarri nahi diozun karaktere-estiloaren izenean.
-
Ondoren, ireki laster-menua 'Estiloak' leihoan eta hautatu Aldatu. Horrek Karaktere-estiloa elkarrizketa-koadroa irekiko du.
-
Hautatu Letra-tipoa fitxa.
-
Hautatu Hizkuntza eta sakatu Ados botoia.
Orain karaktere-estiloa aplikatu diezaiokezu hautatutako testuari.
Testu-hizkuntza gehiago gehitzea
-
Hiztegiak hedapen gisa instalatzen dira. Aukeratu
, hiztegien orria zure nabigatzaile lehenetsian irekitzeko. -
Hautatu hiztegi bat deskribapenen zerrendan. Egin klik eskuratu nahi duzun hiztegi baten azalpenaren izenburuan.
-
Hurrengo orrian, sakatu 'Eskuratu' ikonoa hiztegiaren gehigarria deskargatzeko. Kontuan izan arakatzaileak zer karpetetara deskargatzen duen fitxategia. Nahi dituzun hiztegi guztiak deskarga ditzakezu.
-
LibreOffice aplikazioan, aukeratu
eta sakatu 'Gehitu', deskargatutako hedapenak instalatzeko. -
Hedapenak instalatu ondoren, itxi LibreOffice (abiarazle bizkorra barne), eta berrabiarazi.
Interfazearen hizkuntza ezartzea
LibreOffice softwarearen instalazio estandarrak zuk aukeratzen duzun hizkuntzan eskainiko dizu erabiltzailearen interfazea (UI).
Erabiltzaile askok gaztelaniazko edo frantsesezko bertsioa deskargatzen dute; menu-komandoak eta aplikazioetarako laguntza hizkuntza horietan egongo dira. Menuetarako beste hizkuntza bat nahi baduzu (eta aplikazioen laguntzarako, hizkuntza horretan erabilgarri badago), aldatu interfazearen hizkuntza ondoren azaltzen dugun bezala.
-
Aukeratu .
-
Hautatu beste hizkuntza bat 'Erabiltzaile-interfazea' zerrenda-koadroan.
-
Sakatu 'Ados' eta berrabiarazi LibreOffice softwarea.
-
Zerrenda-kutxan zuk nahi duzun hizkuntza agertzen ez bada, begiratu "Interfaze-hizkuntza gehiago gehitzea"
Interfaze-hizkuntza gehiago gehitzea
-
Itxi LibreOffice softwarea (itxi abiarazle bizkorra ere bai, hura gaituta baduzu).
-
Exekutatu LibreOffice instalatzailea, aukeratu 'Aldatu', ondoren hautatu instalatu nahi duzun hizkuntza, 'Interfaze-hizkuntza gehigarriak' taldetik
Zure Linux banaketak mantentzen dituen LibreOffice paketeak erabiltzen badituzu, jarraitu beheko urratsak.
-
Itxi LibreOffice softwarea (itxi abiarazle bizkorra ere bai, hura gaituta baduzu).
-
Ireki zure pakete-kudeatzaile gogokoena, bilatu LibreOffice hizkuntza-paketeak, eta instalatu erabili nahi dituzun hizkuntzak.
LibreOffice paketeak LibreOffice webgune nagusitik deskargatu badituzu, jarraitu honako urratsak.
-
Ireki zure nabigatzailea eta sartu http://www.libreoffice.org/download/
-
Hautatu eta deskargatu LibreOffice software bertsioak behar duen hizkuntza-pakete zuzena.
-
Itxi LibreOffice softwarea (itxi abiarazle bizkorra ere bai, hura gaituta baduzu).
-
Instalatu hizkuntza-paketea. Deskonprimitu tar.gz fitxategia eta instalatu paketeak zure plataforman erabiltzen duzun prozedura estandarra jarraituz.
-
Ireki zure nabigatzailea eta sartu http://www.libreoffice.org/download/
-
Hautatu eta deskargatu LibreOffice software bertsioak behar duen hizkuntza-pakete zuzena.
-
Itxi LibreOffice softwarea (itxi abiarazle bizkorra ere bai, hura gaituta baduzu).
-
Instalatu hizkuntza-paketea dmg fitxategian klik bikoitza eginez.
LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak