Helbide-etiketak inprimatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Berria - Etiketak, Etiketak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  2. Etiketak fitxa-orrian, hautatu inprimatzeko erabili nahi dituzun etiketa-orrien formatua.

  3. Aukeratu datuak zein datu-base eta taulatatik eskuratu behar diren.

  4. Hautatu datu-baseko zer eremutako edukia inprimatu nahi duzun. Egin klik ezkerrerako gezia daukan botoian, datu-baseko eremua etiketaren testu-koadroan txertatzeko.

    Jarraitu datu-baseko eremuak hautatzen eta txertatzen, etiketa bakoitzean eremu gehiago egotea nahi baduzu. Beste lerro bat txertatzeko, 'Enter' tekla sakatu dezakezu, eta testu finkoa txertatzeko, edozein karaktere idatz dezakezu.

  5. Testu gehiago idatzi nahi baduzu, formatua aplikatu nahi badiozu edo irudiak eta marrak txertatu nahi badituzu, Sinkronizatu edukiak aukera gaitu dezakezu Aukerak fitxan. Aukera hori gaitzen baduzu, etiketen elkarrizketa-koadrotik irteten zarenean, 'Sinkronizatu' botoia daukan leiho txiki bat irekiko da. Nahikoa izango duzu etiketen dokumentuko lehen etiketa lantzea eta, gero, 'Sinkronizatu' botoia sakatzea, zure lana dokumentuko etiketa guztietan kopiatzeko.

  6. Sakatu Dokumentu berria botoia.

  7. Etiketen dokumentua ikusten duzunean, beharbada Ikusi - Eremu-izenak aukera behin-behinean gaitu nahi izango duzu. Horrela, eremuak argiago bistaratuko dira, eta etiketa-edukiak errazago antolatu eta editatuko dituzu.

  8. Etiketen dokumentua gorde edo/eta inprimatu egin dezakezu.

Dokumentua inprimatzea aukeratzen denean, gutun-inprimakia inprimatu nahi duzun galdetuko dizu aplikazioak. Erantzun 'Bai' Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroa irekitzeko. 'Posta-konbinazioa' koadroan, etiketak zein erregistrotatik abiatuta inprimatu nahi dituzun hautatu ahal duzu.