Laster-teklak (LibreOffice erabilerraztasuna)

LibreOffice sagurik gabe kontrola dezakezu, teklatua soilik erabiliz.

Modulu bakoitzaren laguntza-orrialde nagusian (adibidez, LibreOffice Writer edo LibreOffice Calc-en laguntza-orri nagusian) modulu horretako laster-teklen laguntzan sartzeko esteka dago.

Horrez gain, "Erabilerraztasuna" gako-hitzean, hautatutako modulua sagurik gabe kontrolatzeko argibideak aurkituko dituzu, urratsez urrats.

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


LibreOffice erabiltzaile-interfazearekin sagurik gabe lan egitea

Menu-barra, tresna-barrak, leihoak eta dokumentuak aktibatzea

F6 behin eta berriro sakatzean, fokua eta zirkuluak honako objektuen artean txandakatuko dira:

Sakatu Shift+F6, objektuak aurkako noranzkoan txandakatzeko.

Sakatu +F6 dokumentura joateko.

Sakatu F10 menu-barrara joan eta handik itzultzeko.

Escape teklak irekitako azpimenua, tresna-barra edo uneko leiho librea ixten du.

Menu-komandoei deitzea

Sakatu edo F6 edo F10, lehen menua hautatzeko (Fitxategia menua). Eskuinerako geziarekin, eskuineko hurrengo menua hautatuko da; ezkerrerako geziarekin, aurreko menua.

Beherako geziak hautatutako menua irekitzen du. Gorako eta beherako gezien bidez, menu-komando batetik bestera joan zaitezke. Eskuinerako geziaren bidez, azpimenuak ireki ditzakezu.

Sakatu Enter hautatutako menu-komandoa exekutatzeko.

Ikono-komandoa exekutatzeko

Sakatu F6 behin eta berriro, tresna-barrako lehenengo ikonoa hautatu arte. Erabili eskuinerako eta ezkerrerako geziak tresna-barra horizontaleko ikono bat hautatzeko. Era berean, erabili gorako eta beherako geziak tresna-barra bertikaleko ikono bat hautatzeko. Home teklak tresna-barrako lehen ikonoa hautatzen du eta End teklak azkenekoa.

Sakatu Enter, hautatutako ikonoa exekutatzeko. Hautatutako ikonoak saguaren beste ekintza bat gehiago behar badu, esaterako laukizuzen bat txertatzea, Enter sakatzea ez da aski: kasu horietan, sakatu +Enter.

Luzeegia bada pantailan bistaratzeko, tresna-barrak ikono bat erakutsiko du eskuinean edo beheko ertzean. Hautatu tresna-barra eta sakatu PageUp edo PageDown gainerako ikonoak bistaratzeko.

Tresna-barretarako aholku bereziak

Sakatu beherako gezia edo eskuinerako gezia, hautatutako tresna-barra irekitzeko. Ekintza hori saguaren bidez klik egitearen berdina da. Tresna-barran, erabili eskuinerako eta ezkerrerako gezia. Home eta End teklek tresna-barrako lehen eta azken ikonoak hautatzen dituzte, hurrenez hurren.

Itxi tresna-barra Esc teklaren bidez. Tresna-barra ezin da mugitu sagurik gabe.

Konbinazio-koadro batean hautapenak egitea

Konbinazio-koadroa

Hautatu konbinazio-koadroa. Sakatu Enter.

Erabili beherako gezia edo Page Down tekla konbinazio-koadroko sarreretan beherantz korritzeko edo gorako gezia edo Page Up tekla gorantz korritzeko. Home teklak lehenengo sarrerara eramango zaitu eta End teklak azken sarrerara.

Sakatu Enter hautatutako sarrera exekutatzeko.

Tauletan hautapenak egitea

Hainbat leihotan eta elkarrizketa-koadrotan, eta taula-kontrolen eremuan, datuak hautatzeko taulak daude, adibidez, Datu-iturburuaren ikuspegiko eskuineko aldean. Ondorengo teklak taula horietan hautapenak egiteko erabiltzen dira:

Leihoen eta elkarrizketa-koadroen tamaina eta kokalekua

  1. Lehenengo, sakatu +zuriune-barra.

    Sistema-menu bat irekiko da honako menu-komandoekin: Lekuz aldatu, Aldatu tamaina eta Itxi.

  2. Aukeratu komando bat (beherako gezia, eta gero, Enter).

  3. Orain gezi-teklak erabil ditzakezu elkarrizketa-koadroa edo leihoa lekuz edo tamainaz aldatzeko.

  4. Sakatu Enter aldaketak onartzeko. Sakatu Shift aldaketak bertan behera uzteko.

Leihoak eta tresna-barrak atrakatzea eta desatrakatzea

  1. Sakatu F6 leihoa edo tresna-barra hautatu arte.

  2. Sakatu +Shift+F10.

Objektuak hautatzea

Sakatu Shift+F4, uneko dokumentuko aurreneko objektua hautatzeko. Objektu bat hautatu ondoren, sakatu Tab hurrengo objektua hautatzeko, edo sakatu Shift testura itzultzeko.

Objektuak editatzea

Hautatutako OLE objektuak Enter teklaren bidez aktiba daitezke.

Objektuen kokalekua eta tamaina editatzea

Objektuen aingurak editatzea

Objektuen aingura gezi-teklen bidez mugi dezakezu. Aurrena, sartu heldulekuak editatzeko moduan, eta gero, hautatu aingura. Aingura motaren arabera, aingura norabide ezberdinetan mugi dezakezu.

  1. Hautatu objektua.

  2. Sartu heldulekuak editatzeko moduan honela: +Tab

  3. Ezkerreko goiko heldulekua keinuka hasiko da. Sakatu +Tab zenbait aldiz, heldulekuek keinuka egiteari utzi arte. Horrek adierazten du orain objektuaren aingura aktibatuta dagoela.

  4. Erabili gezi-teklak aingura lekuz aldatzeko. Objektuak aingurari jarraitzen dio.

Hautatutako objektuaren aingura alda dezakezu, adibidez, objektuaren laster-menuan.

Lerro banatzaileak kontrolatzea

LibreOffice Calc, LibreOffice Draw eta LibreOffice Impressen dokumentuak horizontalean eta bertikalean zatitu daitezke aparteko ikuspegietan. Ikuspegi bakoitzak dokumentuaren beste zati batzuk erakuts ditzake. Saguaren bidez, lerro banatzaileak korritze-barratik dokumentura arrastatu ditzakezu.

Datu-iturburuaren ikuspegia kontrolatzea

+ Shift + F4 konbinazioak datu-iturburuen bista irekitzen eta ixten du.

F6: dokumentua eta tresna-barrak txankadatzen ditu.

+ (plus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean hedatzen du.

- (minus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean tolesten du.

+Shift+E: datu-iturburuaren arakatzailea eta taula txandakatzen ditu.

Kontsulta-diseinuaren leihoko lasterbideak

F6: objektu-barra, taula-ikuspegia eta hautapen-area txandakatzen ditu.

+gorako gezia edo +beherako gezia: taularen bistaren eta hautapen-arearen ertza gora edo behera mugitzen du,.

'Taula-ikuspegia' (kontsulta-diseinuaren goiko area) eta 'Erlazioak' leihoko teklak

+gezi-tekla: hautatutako taula geziaren zentzuan mugitzen du.

+Shift+gezi-tekla: hautatutako taularen tamaina aldatzen du taula-ikuspegian.

Del: hautatutako taula edo konexioa kentzen du taula-ikuspegitik.

Tab: taulak eta konexioak txandakatzen ditu taula-ikuspegian.

Enter: konexio bat hautatuta dagoenean, Enter teklak konexioaren Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Enter: taula bat hautatuta dagoenean, Enter teklak zerrenda-koadroko lehen datu-eremua sartzen du hautapen-arean.

Hautapen-areako teklak (kontsulta-diseinuko beheko area)

+ezkerrerako edo eskuinerako gezia: hautatutako zutabea ezkerrera edo eskuinera mugitzen du.

Taula-diseinuaren leihoko teklak

F6: tresna-barra, zutabe-ikuspegia eta propietate-area txandakatzen ditu.

Irudi-mapen editorea kontrolatzea

Laguntza kontrolatzea

Sakatu Shift+F1, une honetan hautatutako komando, ikono edo kontrolaren Aholku luzeak bistaratzeko.

Laguntzaren orrialde nagusietan nabigatzea

Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa kontrolatzea (CSV fitxategi-inportazioa)

Erregela

Aurrebista

'Txertatu - Karaktere berezia' elkarrizketa-koadroa kontrolatzea

LibreOfficeko laster-tekla nagusiak

LibreOffice