Beste formatu batzuetan gordetako dokumentuak irekitzea
Beste formatu batean gordetako dokumentua honako prozedura erabilita ireki dezakezu:
-
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
-
Hautatu formatu bat Fitxategi mota zerrendan.
-
Hautatu fitxategi-izena eta sakatu Ireki.
Fitxategien elkarrizketa-koadroek beste fitxategi-formatu bat formatu lehenetsi gisa erakutsi dezaten nahi baduzu, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Kargatu/gorde - Orokorra eta hautatu formatua Fitxategi-formatu lehenetsia arean.
Karpetetako dokumentu guztiak bihurtzea
Ireki morroia, eta horrek eragiketan zehar gidatuko zaitu Microsoft Word, Microsoft Excel edo Microsoft PowerPoint formatuko dokumentu guztiak kopiatu eta OpenDocument fitxategi-formatuko dokumentu bihurtzeko. Iturburuko eta helburuko direktorioa hautatu, dokumentuak eta/edo txantiloiak bihurtu behar diren zehaztu eta beste hainbat ekintza egin ditzakezu.
HTML fitxategiak Writerren irekitzea
-
Aukeratu LibreOffice Writer/Web aplikazioan ireki nahi duzun "HTML dokumentua" fitxategi mota. Hori da HTML dokumentuentzako lehenetsia LibreOffice aplikazioan.
Orain LibreOffice Writer/Web-eko aukera guztiak erabilgarri izango dituzu, adibidez, Erakutsi HTML iturburua.
-
Aukeratu "HTML dokumentua (LibreOffice Writer)", hura LibreOffice Writerren irekitzeko.
Orain LibreOffice Writerreko aukera guztiak erabilgarri izango dituzu. LibreOffice Writerrek dokumentuak editatzeko eskaintzen dituen aukera batzuk ezin dira HTML formatuan gorde.