Irudiei gune bero klikagarriak gehitzea

Irudi-maparen bidez, URLak txerta ditzakezu dokumentuko irudi bateko eremu zehatz batzuetan. Eremu horiei gune bero (hotspot) deitzen zaie. Irudi-mapa gune bero baten edo gehiagoren multzoa da.

Gune beroen hiru mota marraztu ditzakezu: laukizuzenak, elipseak eta poligonoak. Gune bero batean klik egitean, URLa zuk zehaztutako nabigatzailearen leihoan edo markoan irekiko da. Sagua gune beroan jartzean agertuko den testua ere zehaztu dezakezu.

Irudi bati gune bero klikagarria gehitzeko

  1. Kokatu kurtsorea dokumentuan, irudi-mapa egotea nahi duzun tokian.

  2. Aukeratu Txertatu - Irudia, eta hautatu eta txertatu bit-mapako irudia.

  3. Irudia hautatuta dagoela, aukeratu Editatu - Irudi-mapa. Irudi-mapen editorea ikusiko duzu, eta irudia atzeko planoan bistaratuko du.

  4. Erabili irudi-mapen editoreko ikonoak gune beroa marrazteko, adibidez laukizunena, atzeko planoko irudiaren gainean.

    Ikono bakoitzaren funtzioen aholku luzeak ikusteko, gaitu horiek - LibreOffice - Orokorra atalean.

  5. Idatzi gune beroan klik egitean web nabigatzailean erakutsiko den "Helbide" URLa.

  6. Nahi izanez gero, idatzi saguak gune beroa seinalatzean iradokizun gisa erakutsiko den "Testua".

  7. Sakatu 'Aplikatu' botoia aldaketak aplikatzeko, eta itxi Irudi-mapen editorea.

  8. Gorde dokumentua LibreOffice edo HTML formatuan.

Irudi-mapa fitxategi gisa gorde dezakezu, eta fitxategi hori, adibidez, web zerbitzari batera karga dezakezu.

Irudi-mapa

Irudi-mapa erreferentziak ezartzeko baliatzen den grafikoa edo testu-markoa da. Grafikoaren edo testu-markoaren area definituetan klik egiten baduzu, arearekin estekatutako helburuko (URL) batera joango zara. Erreferentzia-areak, horiei estekatutako URLak eta saguaren erakuslea area horietan jartzen denean bistaratuko diren testuak Irudi-mapen editorea koadroan definitzen dira.

Bi motatako irudi-mapak daude. Bezeroaren aldeko irudi-mapa bezeroaren ordenagailuan ebaluatzen da (grafikoa Internetetik kargatu duenean) eta zerbitzariaren aldeko irudi-mapa, berriz, Interneten HTML orria eskaintzen duen ordenagailu zerbitzarian ebaluatzen da. Zerbitzaria ebaluatzean, irudi-mapa batean sakatzen denean, kurtsoreak irudian duen koordenatuak bidaltzen zaizkio zerbitzariari, eta zerbitzariko programa batek erantzuten du. Bezero-ebaluazioan, irudi-maparen gune bero jakin batean klik egiten denean, URLa aktibatzen da, testu-esteka arrunta izango balitz bezala. Irudi-mapatik igarotzean, sagu-erakuslearen azpian URLa agertuko da.

Irudi-mapak hainbat modutan erabil daitezke eta hainbat formatutan gorde daitezke.

Irudi-mapen formatuak

Irudi-mapak, funtsean, bi motatakoak dira: batetik, zerbitzarian (adibidez Interneteko zure hornitzailean) analizatutakoak daude, eta, bestetik, irakurlearen ordenagailuko web nabigatzailean analizatutakoak.

Zerbitzariaren aldeko irudi-mapak

Zerbitzariaren aldeko irudi-mapak orri-barneko marrazki edo marko moduan agertzen zaizkio irakurleari. Egin klik saguarekin irudi-mapan, eta kokagune erlatiboaren koordenatuak bidaliko zaizkio zerbitzariari. Programa osagarri baten laguntzaz, hurrengo urratsa zein izango den erabakitzen du zerbitzariak. Hainbat metodo bateraezin daude prozesu hori definitzeko. Hauek dira, nolanahi ere, erabilienak:

LibreOffice(e)k bi metodoetarako irudi-mapak sortzen ditu. Hautatu formatua Irudi-mapen editorea koadroan, Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi motazerrendan. Mapa-fitxategi bereiziak sortuko dira, eta zerbitzarian kargatu beharko dituzu. Hornitzaileari edo sareko administratzaileari galdetu beharko diozu zein motatako irudi-mapak onartzen dituen zerbitzariak eta nola sartu analisi-programan.

Bezeroaren aldeko irudi-mapa

Bezeroaren aldeko irudi-mapa modernoek ez dute zerbitzariaren aldekoek adinako zailtasunik. Irakurleak marrazkiko edo markoko zein areatan klik egin dezakeen adierazteko, URL estekatua agertzen da sagua arearen gainetik igarotzen denean. Marrazkiaren azpiko geruza batean gordeko da irudi-mapa, eta aipatutako eskualdeei buruzko informazioa izango du. Bezeroaren aldeko irudi-mapek duten alde txar bakarra da, web nabigatzaile zaharragoek ezin dituztela irakurri, baina desabantaila hori berez konponduko da denborarekin.

Irudi-mapa gordetzean, hautatu fitxategi mota hau: SIP - StarView ImageMap. Irudi-mapa dokumentuan aktibatuta dauden irudi edo marko guztietan aplika daitekeen formatu batekin gordetzen da zuzenean. Dena dela, irudi-mapa uneko marrazkian edo testu-markoan bakarrik erabili nahi baduzu, ez duzu formatu berezian gorde beharrik. Eskualdeak zehaztu ondoren, Aplikatu sakatzearekin nahikoa da. Ez da besterik egin behar. HTML formatuan gordetako bezeroaren aldeko irudi-mapak zuzenean txertatzen dira orriaren HTML kodean.