Hiperestekak editatzea

Writer dokumentu bateko hiperesteka batean + klik egiten duzunean, zure web nabigatzailea abiarazi da eta eskatutako web helbidea irekiko da. Sagurik erabiltzen ez baduzu, kokatu kurtsorea hiperestekaren barruan eta ireki laster-menua Shift+F10 erabilita, eta ondoren hautatu 'Ireki hiperesteka'.

Hiperestekaren testua honela alda dezakezu:

Hiperestekatik irteten bazara, kurtsorea beste nonbait jarriz, ikusgai dagoen testua bakarrik aldatuko da.

Hiperestekatik irteteko zuriune bat sartzen baduzu zuzenean azken karakterearen atzetik, zuzenketa automatikoak –gaituta badago- aldatu egingo du helburuko URLa, ikusgai dagoen testukoa izan dadin.

Hiperesteken URLa honela alda dezakezu:

Aldatu hiperesteka guztien atributua

  1. Ireki 'Estiloak' leihoa.

  2. Sakatu 'Karaktere-estiloak' ikonoa.

  3. Egin klik eskuineko botoiarekin "Internet esteka" edo "Bisitatutako Internet esteka" karaktere-estiloan eta aukeratu Aldatu.

  4. Elkarrizketa-koadroan, hautatu atributu berriak eta sakatu Ados botoia.

Hiperestekaren botoia editatzea

Hiperesteka botoi bat bada, egin klik ertzean hura hautatzeko, edo sakatu tekla klik egiten duzun bitartean. Ireki Propietateak elkarrizketa-koadroa laster-menuaren bidez. Etiketaren testua editatu dezakezu "Epigrafea" atalean, eta helbidea aldatu "URLa" eremuan.

Esteka erlatiboak eta absolutuak