Fontwork testu grafikoentzat

Fontwork erabil dezakezu testu-objektu grafikoak sortzeko.

Fontwork objektuak sortzeko

  1. 'Marrazkia' tresna-barra edo 'Fontwork' tresna-barra ez baduzu ikusten, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak tresna-barra gaitzeko.

  2. Marrazkia tresna-barran edo Fontwork tresna-barran, sakatu Fontwork Gallery ikonoa.Ikonoa

  3. Fontwork galeria elkarrizketa-koadroan, hautatu Fontwork estilo bat eta sakatu 'Ados'.

    Fontwork objektua zure dokumentuan txertatuko da. Fontwork objektuak forma pertsonalizatuak dira. '3D ezarpenak' tresna-barra erabiliz, 2D eta 3D arteko ikuspegia alda dezakezu edozein unetan.

  4. Sakatu bi aldiz objektuan testua editatzeko moduan sartzeko.

  5. Ordeztu Fontwork testu lehenetsia zure testuarekin.

  6. Sakatu Esc tekla testua editatzeko modutik irteteko.

Fontwork objektuak editatzeko

  1. Egin klik Fontwork objektuan. Fontwork objektua atzeko planoan txertatuta badago, eduki Ctrl tekla sakatuta klik egiten duzun bitartean.

    Fontwork tresna-barra bistaratuko da. Fontwork tresna-barra ikusten ez baduzu, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Fontwork.

  2. Egin klik Fontwork tresna-barrako ikono batean.

    Ikono hauek dituzu erabilgarri:

Fontwork atributu gehiago editatzeko

  1. Egin klik Fontwork objektuan. Fontwork objektua atzeko planoan txertatuta badago, eduki Ctrl tekla sakatuta klik egiten duzun bitartean.

  2. Hautatu propietateak Marrazki-objektuen propietateak tresna-barran. Marra-zabalera eta -kolorea, betegarriaren kolorea eta estiloa eta beste propietate batzuk alda ditzakezu.