Iragazki-nabigatzailea erabiltzea

Hainbat iragazki-baldintza OR boolearrarekin konektatzeko, sakatu iragazki-barrako Iragazki-nabigatzailea ikonoa. Iragazki-nabigatzailea leihoa irekiko da.

Ezarritako iragazki-baldintzak Iragazki-nabigatzailea leihoan agertzen dira. Iragazki bat ezarri bezain laster, iragazki-sarrera hutsa ikusiko duzu Iragazki-nabigatzailea leihoaren behean. Sarrera hori hautatzeko, egin klik "Or" hitzean. Iragazki-sarrera hutsa hautatutakoan, iragazki-baldintza osagarriak sar ditzakezu inprimakian. Baldintza horiek OR boolearraren bidez lotuta daude aurretik zehaztutako baldintzekin.

Iragazki-nabigatzailea leihoko sarrera bakoitzerako laster-menua ireki daiteke. Area horretan, iragazki-baldintzak zuzenean edita ditzakezu testu gisa. Eremu batek edukia duen edo ez egiaztatu nahi baduzu, hautatu "empty" (SQL:"Is Null") edo "not empty" (SQL: "Is not Null") iragazki-baldintza. Sarrerak laster-menua erabiliz ezaba daitezke.

Iragazki-baldintzak mugitu daitezke Iragazki-nabigatzailea erabilita, haiek arrastatu eta jareginez, edo +Alt+gorako gezia edo +Alt+beherako gezia. Iragazki-baldintzak kopiatzeko, arrastatu haiek teklari sakatuta eusten diozun bitartean.

Inprimakia diseinatzean "iragazki proposamena" propietatea ezar dakieke testu-koadroei Propietateen elkarrizketa-koadroko Datuak fitxan. Iragazki moduan bilaketak egitean, eremu horietan dagoen informazio guztian hautaketa egin dezakezu. Eremuaren edukia hauta daiteke Osatzeko automatikoaren funtzioa erabiliz. Edonola ere, kontuan izan funtzio honek memoria handiagoa eta denbora gehiago behar izaten duela, bereziki datu-base luzeetan. Beraz, neurriz erabili behar da.

Tauletan eta inprimaki-dokumentuetan bilaketak egitea