Erroreen berri emateko tresna

Erroreen berri emateko tresna automatikoki abiarazten da programa-kraskadura bat gertatzen denean.

Erroreen berri emateko tresnak programa-garatzaileei kodea hobetzen laguntzeko eta etorkizuneko bertsioetan errore bera ez geratzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzen du. Lagundu softwarea hobetzen, eta bidali sortutako errore-txostena.

Erroreen berri emateko tresna abiaraztea

Programa-kraskadura gehienetan, erroreen berri emateko tresna automatikoki abiaraziko da.

Txostena osatzea

Erroreen berri emateko tresnaren elkarrizketa-koadro nagusian, informazio osagarria sar dezakezu garatzaileei errorea lokalizatzen laguntzeko. Adibidez, errorea hardwarean edo softwarean aldaketaren bat egindakoan edo botoiren bat sakatzean soilik gertatzen den. Hala bada, sartu informazio hori ere.

Errore-txostena bidaltzea

Erroreen berri emateko tresnak HTTP PUT / SOAP protokoloa erabiltzen du txostena bidaltzeko. Nahi izanez gero, azalpen-testua sar dezakezu programa-kraskaduraren testuingurua identifikatzen laguntzeko. Ondoren, sakatu Bidali botoia.

Abisu-ikonoa

Ez duzu errore-txostenari buruzko erantzunik jasoko. Laguntza behar baduzu, bisitatu laguntza-foroa Interneten.


Jakinarazitako erroreari buruz garatzaileek eduki ditzaketen galderei erantzutea aukeratu dezakezu. Markatu kontrol-laukia posta elektroniko bidez zurekin harremanetan jartzeko baimena ematen baduzu, baldin eta informazio osagarria beharrezkoa bada. Modu lehenetsian, lauki hori ez dago markatuta; beraz, ez duzu mezu elektronikorik jasoko.

Zein datu bidaltzen dira?

Errore-txostena hainbat fitxategik osatzen dute. Fitxategi nagusiak honako informazioa dauka: errore mota, sistema eragilearen izena eta bertsioa, memoriaren erabilera eta idatzi duzun azalpena. Fitxategi nagusian zer bidaliko den ikusteko, sakatu erroreen berri emateko tresnaren elkarrizketa-koadro nagusiko Erakutsi txostena botoia.

Horrez gain, sistemaren zenbait tresna estandarrek ("dbhhelp.dll" Windows sistemetan, "pstack" UNIXen) memoriaren edukia eta pila-aztarna garrantzitsuak biltzen dituzte. Informazio hori ere bidali egiten da.