Dokumentuak posta elektroniko gisa bidaltzea

LibreOffice aplikazioarekin lan egitean, uneko dokumentua posta elektroniko baten eranskin gisa bidal dezakezu.

  1. AukeratuFitxategi - Bidali - Posta elektronikoko dokumentua.

    LibreOffice aplikazioak posta elektronikoko zure programa lehenetsia irekitzen du.

  2. Posta elektronikoko programan, idatzi hartzailea, gaia eta nahi duzun testua. Ondoren, bidali posta elektronikoko mezua.

Iradokizun-ikonoa

OpenDocument formatua irakurri ezin duen softwarea besterik ez duen hartzaile bati bidali nahi badiozu posta elektronikoa, uneko dokumentua beste formatu batean bidali dezakezu.
Testu-dokumentuetan, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Word gisa. Kalkulu-orrietan, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Excel gisa. Aurkezpenetan, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft PowerPoint gisa.
Dokumentua soilik irakurtzeko moduan bidali nahi baduzu, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez PDF gisa.
Komando horiek ez dute zure uneko dokumentua aldatzen. Behin behineko kopia bat sortu eta bidaliko da.


Dokumentuak gordetzea