Tresna-barrei botoiak gehitzea

Tresna-barrei botoiak gehitzeko:

Ireki tresna-barraren laster-menua (eskuineko klik) eta aukeratu Botoi ikusgaiak, eta ondoren, hautatu bistaratu nahi duzun botoia.

Botoi bat botoi ikusgaien zerrendan gehitzeko:

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Tresna-barrak fitxan.

  2. Tresna-barrak koadroan, hautatu aldatu nahi duzun tresna-barra.

  3. Sakatu Gehitu komandoak, hautatu komando berria eta sakatu Gehitu.

  4. Nahi izanez gero, Komandoak zerrenda berrantola dezakezu. Horretarako, hautatu komandoaren izena eta sakatu Gora eta Behera.

  5. Sakatu Ados.