LibreOffice dokumentuetan arrastatu eta jaregitea
Objektuak arrastatu eta jaregiteko funtzioaren bidez, objektuak lekuz aldatu edo kopiatzeko hainbat aukera daude. Testu-atalak, marrazki-objektuak, grafikoak, inprimakiko kontrolak, hiperestekak, gelaxka-barrutiak eta beste hainbat elementu saguaren bidez lekuz aldatu eta kopiatu daitezke.
Kopiatzean, saguaren erakusleak plus ikurra bistaratzen du, eta esteka edo hiperesteka sortzean, gezia.
Saguaren erakuslea |
Azalpena |
Mugitzen |
|
Kopiatzea |
|
Estekak sortzea |
⌘Ctrl edo Shift+⌘Ctrl sakatzen baduzu saguaren botoia askatu bitartean, objektua kopiatu, mugitu edo estekatuko den kontrolatuko duzu.
Objektuak Nabigatzailetik kanpora arrastatzen badituzu, objektua kopiatzea edo esteka edo hiperesteka gisa txertatzea nahi duzun zehaztu dezakezu nabigatzailearen arrastatze modua ikonoko azpimenuan.
Arrastatu eta jaregiteko eragiketa nahi duzunean utz dezakezu bertan behera LibreOffice aplikazioan. Horretarako, sakatu Esc tekla saguaren botoia askatu aurretik.