Dokumentuak gordetzea

Ikono horrek aholkuak ematen ditu programa eraginkortasun handiagoz erabiltzeko.

Dokumentua bere bide-izenean eta bere izenarekin gordeko da, uneko datu-euskarri lokalean edo sare-unitatean edo Interneten, eta izen bera duen edozein fitxategi gainidatziko du.

Fitxategi berri bat lehen aldiz gordetzean, Gorde honela elkarrizketa-koadroa irekitzen da, eta hor fitxategiaren izena, karpeta eta unitatea edo bolumena sar daitezke. Elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu Fitxategia - Gorde honela.

Ohar-ikonoa

Babeskopiaren sorrera automatikoa ezar dezakezu - Kargatu/gorde - Orokorra aukeran.


Fitxategi-izenaren luzapen automatikoa

Fitxategi bat gordetzean, LibreOffice aplikazioak beti luzapena gehitzen dio fitxategi-izenari, fitxategiak dagoeneko fitxategi motarekin bat datorren luzapena duenean salbu. Ikusi ODF luzapenen zerrenda.

Hurrengo taulan luzapen automatikoen zenbait adibide zerrendatu dira:

Zuk fitxategi-izen hau sartzen duzu

Zuk fitxategi mota hau hautatzen duzu

Fitxategia izen honekin gordetzen da

nire fitxategia

ODF testua

nire fitxategia.odt

nire fitxategia.odt

ODF testua

nire fitxategia.odt

nire fitxategia.txt

ODF testua

nire fitxategia.txt.odt

nire fitxategia.txt

Testua (.txt)

nire fitxategia.txt