Sinadura digitalak aplikatzea

Ziurtagiria eskuratzea

Ziurtagiri-autoritate baten ziurtagiria eskuratu dezakezu. Berdin dio gobernuko erakunde bat edo konpainia pribatu bat aukeratzen duzun, normalean zerbait kobratuko dizute zerbitzu horregatik, esaterako zure nortasunaren ziurtagiria egiten duzunean. Autoritate gutxik eskaintzen dituzte ziurtagiriak doan, baina esaterako gero eta ezagunagoa den eta Web of Trust ereduan oinarritzen den CAcert kode irekiko proiektuak horrela egiten du.

Ziurtagiriak kudeatzea

Dokumentuak sinatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Sinadura digitalak - Sinadura digitalak.

  2. Mezu-koadro batek dokumentua gordetzeko gomendatuko dizu. Sakatu Bai fitxategia gordetzeko.

  3. Gordetakoan, Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Sakatu Gehitu dokumentuari gako publikoa gehitzeko.

  4. Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroan, hautatu ziurtagiria eta sakatu Ados.

  5. Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu berriro, eta hor ziurtagiri gehiago gehi ditzakezu. Sakatu Ados gako publikoa gordetako fitxategiari gehitzeko.

Sinatutako dokumentuak ikono bat Ikonoa erakusten du egoera-barran. Ikonoan bi aldiz sakatuta, ziurtagiria ikus dezakezu.

Sinadura-balioztatzearen emaitza egoera-barran eta 'Sinadura digitala' elkarrizketa-koadroan bistaratzen da. ODF dokumentuetan hainbat makro-sinadura eta dokumentu egon daitezke. Sinadura batekin arazoa badago, sinadura horren balioztatzearen emaitza sinadura guztietan aplikatzen da. Alegia, baliozko hamar sinadura eta sinadura baliogabe bat badaude, egoera-barran eta elkarrizketa-koadroko egoeraren eremuan sinadura baliogabe gisa markatuko da.

Dokumentuetako makroak sinatzea

Normalean, makroak dokumentuen zati dira. Dokumentu bat sinatzen baduzu, dokumentu horren barneko makroak automatikoki sinatuko dira. Makroak soilik sinatu nahi badituzu, egin honako hau:

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Sinadura digitala.

  2. Aplikatu sinadura goian dokumentuetarako azaldu den bezala.

Sinatutako makroak dituen Basic IDEa irekitzen duzunean, ikono bat Ikonoa ikusiko duzu egoera-barran. Ikonoan klik bikoitza eginez, ziurtagiria ikus daiteke.