Dokumentu bat HTTPS gaineko WebDAV erabiliz irekitzea
LibreOffice aplikazioan, WebDAV zerbitzari batean gordetako dokumentuak ireki eta gorde ditzakezu HTTPS protokoloa erabiliz.
LibreOffice fitxategien elkarrizketa-koadroak erabili behar dituzu HTTPS gaineko WebDAV erabiltzeko.
-
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - . Ziurtatu Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak gaituta dagoela. Sakatu Ados elkarrizketa-kutxa ixteko.
-
Aukeratu
-
Fitxategi-izena koadroan, sartu WebDAV karpetaren bide-izena. Esaterako, sartu https://192.168.1.1/webfolder WebDAV zerbitzariarekin konexio segurua irekitzeko 192.168.1.1 IP helbidean, eta webkarpeta karpetako edukiak zerrendatzeko.
-
WebDAV zerbitzari batekin konektatzen zaren lehen aldian, "Autoritate ezezagun baten ziurtagiria duen webgunea" elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.
Sakatu Aztertu ziurtagiria botoia eta aztertu ziurtagiria.
Ziurtagiria onartzen baduzu, aukeratu "Onartu ziurtagiri hau behin-behinean saio honetarako" eta sakatu Ados. OrainWebDAV zerbitzariko fitxategiak ireki eta gorde ditzakezu galdera gehiago jaso gabe, LibreOffice ixten duzun arte.
Ziurtagiria fidagarritzat jotzen ez baduzu, sakatu Utzi.
-
Ziurtagiria onartu ondoren, hautatu ireki nahi dituzun fitxategi-izenak eta sakatu Ireki.
Ziurtagirian adierazitako domeinu-izena ez badator bat fitxategiaren elkarrizketa-koadroan sartu duzun domeinu-izenarekin, honako aukerak emango dizkizun elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da:
Ikusi ziurtagiria - 'Ikusi ziurtagiria' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Jarraitu - Bi domeinuak bera direla ziur bazaude, sakatu 'Jarraitu' botoia.
Utzi konexioa - Konexioa bertan behera uzten du.
Jarraitu sakatzen baduzu, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizkizun elkarrizketa-koadro bat ikusiko duzu.