Sinadura digitalei buruz

LibreOffice aplikazioan, dokumentuak eta makroak digitalki sina ditzakezu.

Ziurtagiriak

Dokumentuei sinadura digitala eransteko, gako pertsonala, alegia, ziurtagiria behar duzu. Gako pertsonala gako pribatuaren (ezkutuan mantendu behar duzu) eta gako publikoaren (dokumentuak sinatzean erabiliko duzu) konbinazio gisa gordetzen da ordenagailuan.

Gorde eta sinatu dokumentua

Dokumentu bati sinadura digitala aplikatzean, nolabaiteko kontrol-batura kalkulatzen da dokumentuaren edukia eta gako pertsonalaren artean. Kontrol-batura eta gako publikoa batera gordetzen dira dokumentuan.

Sinatutako dokumentuak irekitzea

Norbaitek dokumentua aurrerago edozein ordenagailutan LibreOffice aplikazioaren azken bertsioarekin irekitzean, programak berriro kalkulatuko du kontrol-batura eta gordetako kontrol-baturarekin konparatuko du. Biak berdinak badira, programak jatorrizko dokumentua erakutsiko dizu, aldaketarik gabekoa. Gainera, programak ziurtagiriaren gako publikoari buruzko informazioa erakuts dezake.

Gako publiko hori ziurtagiri-autoritatearen webgunean argitaratutako gako publikoarekin konpara dezakezu.

Dokumentuan zerbait aldatzen den bakoitzean, aldaketa horrek sinadura digitala hausten du. Aldaketaren ondoren, ez duzu jatorrizko dokumentua ikusiko.

Sinadura-balioztatzearen emaitza egoera-barran eta 'Sinadura digitala' elkarrizketa-koadroan bistaratzen da. ODF dokumentuetan makro-sinadura eta dokumentu bat baino gehiago egon daitezke. Sinadura batekin arazoa badago, sinadura horren balioztatzearen emaitza sinadura guztietan aplikatzen da. Alegia, baliozko hamar sinadura eta sinadura baliogabe bat badaude, egoera-barran eta elkarrizketa-koadroko egoeraren eremuan sinadura baliogabe gisa markatuko da.

Sinatutako dokumentu bat irekitzen duzunean, ikono eta mezu hauetako edozein ikus dezakezu.

Egoera-barrako ikonoa

Sinaduraren egoera

Ikonoa

Sinadura baliozkoa da.

Ikonoa

Sinadura ondo dago, baina ziurtagiriak ezin izan dira balioztatu.

Sinadura eta ziurtagiria ondo daude, baina dokumentuaren zati guztiak ez daude sinatuta (softwarearen bertsio zaharragoekin sinatutako dokumentuetarako, ikus beheko oharra).

Ikonoa

Sinadura ez da baliozkoa.


Sinadurak eta softwarearen bertsioak

Edukien sinadura OpenOffice.org 3.2 eta StarOffice 9.2 erabiliz aldatu dira. Orain fitxategien eduki guztia sinatuta dago, sinadura-fitxategia bera izan ezik (META-INF/documentsignatures.xml).

Dokumentu bat OpenOffice.org 3.2, StarOffice 9.4 edo bertsio berriago batekin sinatzen duzunean, eta dokumentua softwarearen bertsio zaharragoan irekitzen duzunean, sinadura "baliogabea" dela erakutsiko da. Softwarearen bertsio zaharragoekin sortutako sinadurek "dokumentua partzialki sinatua dago" marka izango dute software berriagoarekin irekitzen direnean.

OOXML dokumentu bat sinatzean, sinadurak beti izango du "dokumentua partzialki sinatua dago" marka. OOXML fitxategien metadatuak ez dira inoiz sinatzen, Microsoft Office aplikazioekin bateragarriak izateko.

PDF dokumentu bat sinatzen duzunean, marka ez da erabiltzen. Dokumentua partzialki sinatuta badago, sinadura baliogabea ba, baina beste modu batera esanda dago.

Momentuz ez da onartzen beste dokumentu-formatu batzuk sinatzea.

Ohar-ikonoa

ODF dokumentu bat kargatzen duzunean, ikono bat ager daiteke egoera-barran, eta elkarrizketa-koadroko egoera-eremuak adieraz dezake dokumentua partzialki sinatuta dagoela. Egoera hori, sinadura eta ziurtagiria baliozkoak direnean baina OpenOffice.org 3.2 edo StarOffice 9.2 baino bertsio zaharragoekin sortu direnean agertzen da. OpenOffice.org 3.0 edo StarOffice 9.0 baino zaharragoak diren bertsioekin, dokumentu-sinadura eduki nagusiei, irudiei eta kapsulatutako objektuei soilik aplikatzen zitzaizkien, eta beste zenbait eduki, esaterako makroak, ez ziren sinatzen. OpenOffice.org 3.0 eta StarOffice 9.0 bertsioetan, dokumentu-sinadura eduki gehienari aplikatu zitzaion, makroei barne. Hala ere, mimetype-a eta META-INF karpetaren edukia ez ziren sinatzen. OpenOffice.org 3.2, StarOffice 9.2 eta LibreOffice bertsio guztietan, eduki guztiak, sinadura-fitxategia bera salbu (META-INF/documentsignatures.xml) sinatzen dira.


Segurtasun-abisuak

Sinatutako dokumentu bat jasotzen duzunean, softwareak sinadura baliozkoa dela jakinarazten badu, horrek ez du esan nahi erabat ziur egon zaitezkeenik jasotako dokumentua bidaltzaileak bidalitako bera denik. Dokumentuak software-ziurtagirien bidez sinatzea ez da metodo zeharo segurua. Hainbat modu daude segurtasun-eginbideak hausteko.

Adibidea: Demagun norbaitek bere nortasuna ezkutatu eta zure banketxeko bidaltzaile bat dela pentsarazi nahi dizula. Erraz eskura dezake ziurtagiri bat izen faltsu bat erabilita, eta ondoren sinatutako edozein posta-mezu bidaltzea zure banketxerako lanean ari dela esaten. Mezu hori jasoko duzu eta mezuak edo dokumentuak "baliozko sinadura" ikonoa izango du.

Ez fidatu ikono horretaz. Aztertu eta egiaztatu ziurtagiriak.

Abisu-ikonoa

Sinadura balioztatzea ez da inola ere legez bermatutako ziurtapena.


Windows sistema eragileetan, Windows eginbideak erabiltzen dira sinadura balioztatzeko. Solaris eta Linux sistemetan, Thunderbird, Mozilla edo Firefox-ek emandako fitxategiak erabiltzen dira. Sisteman erabiltzen diren fitxategiak jatorrizko garatzaileek emandako jatorrizko fitxategiak direla ziurtatu behar duzu. Kanpotik asmo txarrekin sartzen direnek, hainbat modu dituzte jatorrizko fitxategiak beste fitxategi batzuekin ordezteko.

Abisu-ikonoa

LibreOffice aplikazioan sinaduren balioztatzeari buruz ikusten dituzun mezuak balioztatze-fitxategiek itzultzen dituzten mezuak dira. LibreOffice softwareak ezin du ziurtatu mezuek ziurtagiriaren benetako egoera erakusten dutenik. LibreOffice softwareak erakusten dituen mezuak LibreOffice aplikazioaren kontrolpean ez dauden beste fitxategi batzuek sortzen dituztenak dira. LibreOffice aplikazioak ez du legezko erantzukizunik bistaratutako mezuek sinadura digitalen benetako egoera erakusten dutela ziurtatzeko.