Taulekin lan egitea

Datuak tauletan gordetzen dira. Adibidez, posta elektronikoko helbideentzat erabiltzen duzun sistemaren helbide-liburua, helbide-liburuen datu-basearen taula da. Helbide bakoitza datu-erregistro bat da, eta errenkada gisa irudikatzen da taulan. Datu-erregistroak datu-eremuek osatzen dituzte, adibidez, izena eta abizenaren eremuak eta helbide elektronikoaren eremua.

Taula berria sortzea taulen morroiaren bidez

LibreOffice aplikazioan, Taulen morroiaren bidez sor ditzakezu taulak:

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Erabili morroia taula sortzeko aukera.

Taula berria diseinu-ikuspegian sortzea

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Sortu taula diseinu moduan.

Taula-diseinua leihoa ikusiko duzu.

Taula-ikuspegi berria sortzea

Datu-base mota batzuek taula-ikuspegiak onartzen dituzte. Taula-ikuspegia datu-basearekin batera gordetako kontsulta da. Datu-baseetako eragiketa gehienetan, taula erabiliko zenukeen bezala erabil daiteke ikuspegia.

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non taula-ikuspegi berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, sakatu Taulak ikonoa.

  3. Sakatu Sortu taula-ikuspegia.

'Ikuspegi-diseinua' leihoa ikusiko duzu. Hori 'Kontsulta-diseinua' leihoaren ia berdina da.