Base aplikazioko datuak inportatzea eta esportatzea

Datu-baseetako taulak inportatzeko eta esportatzeko metodo erraz batek Calc erabiltzen du "aplikazio laguntzaile" gisa.

Baseko datuak esportatzea

Baseko taula bat Calc orri berri batean kopiatu, eta orduan, datuak Calc aplikazioak onartzen duen edozein fitxategi-formatutan gorde edo esporta ditzakezu.

  1. Ireki esportatu beharreko datu-baseko taula duen datu-basearen fitxategia. Sakatu 'Taulak' taulak ikusteko, edo sakatu 'Kontsultak' kontsultak ikusteko.

  2. Aukeratu Fitxategia - Berria - Kalkulu-orria.

  3. Base leihoan, sakatu eskuineko botoiarekin esportatu beharreko taularen izena. Aukeratu Kopiatu laster-menutik.

  4. Sakatu Calc leiho berriko A1 gelaxkan eta aukeratu Editatu - Itsatsi.

Orain, datuak hainbat fitxategi motatan gorde edo esporta ditzakezu.

Datuak Basera inportatzea

Ohar-ikonoa

Soilik irakurtzeko moduan inporta ditzakezu testu-fitxategiak, kalkulu-orriak eta sistemako helbide-liburua.


Ohar-ikonoa

Kalkulu-orri batetik testua inportatzen duzunean, fitxategiak goiburuko informazioa eduki behar du lehen errenkadan. Fitxategiko bigarren errenkada da baliozko lehen datu-errenkada. Bigarren errenkadako eremu bakoitzaren formatuak zehazten du zutabe osoaren formatua. Kalkulu-orri bateko edozein formatu-informazio galdu egiten da Basera inportatzean.


Ohar-ikonoa

Adibidez, lehen zutabeak testu-formatua izango duela ziurtatzeko, egiazta ezazu baliozko datuen lehen errenkadak testua duela. Baliozko datuen lehen errenkadako eremu batek zenbaki bat badu, zutabe osoari zenbaki-formatua ezarriko zaio, eta zenbakiak soilik erakutsiko dira zutabe horretan (testurik ez).


  1. Ireki nahi duzun datu-basearen motako Base fitxategia.

    Sortu Base fitxategi berri bat Datu-baseen morroia erabiliz, edo ireki lehendik dagoen Base fitxategi bat, irakurtzeko soilik ez dena.

  2. Ireki Base aplikaziora inportatu beharreko datuak dituen Calc fitxategia. *.dbf dBASE fitxategia edo beste hainbat fitxategi mota ireki ditzakezu.

  3. Hautatu Base aplikaziora kopiatuko diren datuak.

    A1:X500 gisako barruti-erreferentzia sar dezakezu 'Izena' koadroan, korritu nahi ez baduzu.

    dBASE orri bat kopiatzen baduzu, gehitu goiburuko datuak dituen goiko errenkada.

  4. Aukeratu Editatu - Kopiatu.

  5. Base leihoan, sakatu Taulak taulak ikusteko.

  6. Base leihoan, aukeratu Editatu - Itsatsi.

  7. 'Kopiatu taula' elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Datu-base gehienek lehen mailako gakoa behar dute, horregatik baliteke Sortu lehen mailako gakoa laukia markatu nahi izatea.

Iradokizun-ikonoa

Windows sistemetan, arrastatu eta jaregiteko metodoa ere erabil daiteke, kopiatu eta itsastekoaz gain. Erregistratutako datu-baseetarako, datu-iturburuen arakatzailea ireki daiteke (sakatu + Shift + F4 teklak) Base leihoa ireki ordez.