Testu-formatuko datuak inportatzea eta esportatzea

ODBC estekarik ez duen eta dBase inportazioa eta esportazioa onartzen ez duen datu-base batekin trukatu nahi badituzu datuak, testu-formatu arrunta erabil dezakezu.

Datuak LibreOffice aplikaziora inportatzea

Testu-formatuko datuak trukatzeko, erabili LibreOffice Calc-en inportazio-/esportazio-iragazkia.

  1. Esportatu nahi dituzun datuak, testu-formatuan, iturburuaren datu-basetik. CSV testu-formatua gomendatzen da. Formatu horrek datu-eremuak bereizleen bidez bereizten ditu, hala nola koma bidez edo puntu eta koma bidez, eta erregistroak lerro-jauziak txertatuz bereizten ditu.

  2. Aukeratu Fitxategia - Ireki eta egin klik inportatuko den fitxategian.

  3. Hautatu "CSV testua" Fitxategi mota konbinazio-koadroan. Sakatu Ireki.

  4. Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa agertzen da. Erabaki zein datu sartu nahi duzun testu-dokumentuan.

Datuak LibreOffice Calc kalkulu-orrian daudenean, nahieran edita ditzakezu. Gorde datuak LibreOffice datu-iturburu gisa:

CSV testu-formatuan esportatzea

Uneko LibreOffice kalkulu-orria beste hainbat aplikaziok irakur dezaketen testu-formatu batean esporta dezakezu.

  1. Aukeratu Fitxategia - Gorde honela.

  2. Fitxategi mota koadroan, hautatu "CSV testua" iragazkia. Sartu fitxategi-izena eta sakatu Gorde.

  3. Horrek Testu-fitxategien esportazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor karaktere-jokoa, eremu-bereizlea eta testu-bereizlea hauta ditzakezu. Sakatu Ados. Jakinarazpen batek orri aktiboa bakarrik gorde dela jakinaraziko dizu.

Base aplikazioko datuak inportatzea eta esportatzea