Helbide-liburuak erregistratzea

LibreOffice aplikazioan hainbat datu-iturburu erregistra ditzakezu. Hori egindakoan, datu-eremuen edukia erabilgarri izango duzu hainbat eremu eta kontroletan erabiltzeko. Sistemaren helbide-liburua gisa horretako datu-iturburu bat da.

LibreOffice txantiloi eta morroiek eremuak erabiltzen dituzte helbide-liburuaren edukientzat. Aktibatuta daudenean, txantiloiko eremu orokorrak automatikoki ordezten dira helbide-liburuko datu-iturburuko eremuekin.

Ordezpena gauzatzeko, zein helbide-liburu erabiltzen duzun esan behar diozu LibreOffice aplikazioari. Informazio hori eskatzen duen morroia automatikoki agertzen da lehen aldiz aktibatzen duzunean, adibidez, gutun komertzialaren txantiloia. Morroia irekitzeko, behean azaltzen diren urratsei ere jarraitu diezaiekezu.

Ohar-ikonoa

Helbide-liburuko datuak irakurtzeko soilik dira LibreOffice Base aplikazioan. Ezin dira helbideen datuak gehitu, editatu edo ezabatu Basen.


Helbideen datu-iturburuen morroia

Helbideen datu-iturburuen morroiari deitzeko, aukeratu Fitxategia - Morroiak - Helbideen datu-iturburua.

Lehendik dagoen helbide-liburu bat eskuz erregistratzea

  1. Aukeratu Tresnak - Helbide-liburuaren iturburua. Txantiloiak: Helbide-liburuaren esleipena elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. Datu-iturburua konbinazio-koadroan, hautatu sistemaren helbide-liburua edo helbide-liburu gisa erabili nahi duzun datu-iturburua.

  3. Ez baduzu sistemaren helbide-liburua datu-iturburu gisa erregistratu LibreOffice aplikazioan, sakatu Helbideen datu-iturburua... botoia. Horrek Helbide-liburuen datu-iturburuen morroira eramango zaitu, eta bertan zure helbide-liburua LibreOffice aplikazioaren datu-iturburu berri gisa erregistratu ahal izango duzu.

  4. Taula konbinazio-koadroan, hautatu helbide-liburu gisa erabili nahi duzun datu-basearen taula.

  5. Eremu-esleipena atalean, parekatu izena, enpresa, saila eta gainerako eremuak helbide-liburuan erabiltzen diren eremu-izenekin.

  6. Amaitutakoan, sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko.

Orain, datu-iturburua LibreOffice aplikazioko helbide-liburu gisa erregistratuta egongo da. Gutun komertzialak kategoriako txantiloi bat irekitzen baduzu, LibreOffice aplikazioak automatikoki txertatuko ditu eredu-gutunerako eremu zuzenak.