Marrazki-objektuak beste dokumentu batzuetan kopiatzea

LibreOffice aplikazioan, marrazki-objektuak testuen, kalkulu-orrien eta aurkezpen-dokumentuen artean kopiatu ditzakezu.

  1. Hautatu marrazki-objektua edo -objektuak.

  2. Kopiatu marrazki-objektua arbelera, esaterako +C erabilita.

  3. Joan beste dokumentura eta kokatu kurtsorea marrazkia txertatu behar den lekuan.

  4. Txertatu marrazki-objektua, esaterako +V erabilita.

Testu-dokumentuan txertatzea

Txertatutako marrazki-objektua uneko paragrafoan ainguratzen da. Aingura aldatzeko, hautatu objektua eta egin klik OLE Objektua tresna-barrako edo Markoa tresna barrako Aldatu aingura ikonoan. Horrek laster-menua irekitzen du eta hor aingura mota aukeratu dezakezu.

Kalkulu-orrian txertatzea

Txertatutako marrazki-objektua uneko gelaxkan ainguratzen da. Aingura gelaxkaren eta orrialdearen artean ainguratu dezakezu. Horretarako, hautatu objektua eta egin klik Aldatu aingura ikonoan Ikonoa.