Diagrama-tituluak editatzea
LibreOffice dokumentu batean txertatutako diagrama-tituluak editatzeko:
-
Egin klik bikoitza diagraman.
Ertz grisa agertuko da diagramaren inguruan eta menu-barrak orain diagramako objektuak editatzeko komandoak edukiko ditu.
-
Egin klik bikoitza existitzen den tituluko testuan. Ertz grisa agertuko da testuaren inguruan, eta orain aldaketa egin ditzakezu. Sakatu 'Sartu' tekla lerro berria sortzeko.
Tituluko testurik ez badago, aukeratu Txertatu - Tituluak elkarrizketa-koadro batean testua sartzeko.
-
Tituluan klik eginda, hura saguaren bidez mugi dezakezu.
-
Titulu nagusiaren formatua aldatu nahi baduzu, aukeratu Formatua - Titulua - Titulu nagusia. Horrek Titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
-
Aldaketak egiteko, hautatu elkarrizketa-koadroan erabilgarri dauden fitxetako bat.
-
Sakatu Ados. Dokumentuan, egin klik diagramatik kanpo diagramaren edizio modutik irteteko.