Barra-diagramei testura gehitzea

Grafiko edo diagramen barrei testura gehitu diezaiekezu (kolore lehenetsiaren ordez) bitmap grafikoen bidez:

  1. Sartu edizio moduan diagraman klik bikoitza eginez.

  2. Egin klik bikoitza editatu nahi duzun barra-seriean. Serie horretako barra guztiak hautatuko dira.

    Barra bakarra editatu nahi baduzu, egin klik berriro barraren gainean.

  3. Laster-menuan, aukeratu Objektuen propietateak. Ondoren, aukeratu Area fitxa.

  4. Sakatu Bit-mapa. Zerrenda-koadroan, hautatu bit-mapa une honetan hautatutako barren testura gisa. Sakatu Ados ezarpena onartzeko.