Dokumentuen tituluak aldatzea

Dokumentuarentzako titulua zehaztu dezakezu. Fitxategi-kudeatzaileen utilitate batzuek dokumentuen fitxategi-izenen ondoan bistaratu ditzakete tituluak.

Uneko dokumentuaren titulua nola aldatu

  1. Hautatu Fitxategia - Propietateak. Horrek Dokumentuaren propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  2. Hautatu Azalpena fitxa.

  3. Idatzi titulu berria Titulua koadroan eta sakatu Ados.