Taulentzako eta taula-gelaxkentzako ertzak definitzea
Aurrez definitutako ertz-estiloa ezartzea
-
Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxkak.
-
Egin klik Taula tresna-barrako (Writer) edo Marra eta betetzea barrako Ertzak ikonoan Ertzak leihoa irekitzeko.
-
Egin klik aurrez definitutako ertz-estilo batean.
Hala, hautatutako estiloa taulen gelaxken uneko ertz-estiloari gehituko zaio. Ertzak leihoaren goian, ezkerrean, hautatu ertz-estilo hutsa ertz-estilo guztiak garbitzeko.
Pertsonalizatutako ertz-estiloa ezartzea
-
Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxkak.
-
Aukeratu Taula - Propietateak - Ertzak (Writer) edo Formatua - Gelaxkak - Ertzak (Calc).
-
Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.
-
Errenkada edo zutabe bat baino gehiago hautatzen baduzu, errenkaden edo zutabeen arteko tarteko marrak alda ditzakezu. Hautatu tarteko markak Erabiltzaileak definitutako arean.
-
Hautatu hautatutako ertzaren lerro-estiloa eta kolorea Lerroa arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertzetako lerro guztietan aplikatuko dira.
-
Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.
-
Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdeko edukiaren arteko distantzia Betegarria arean.
-
Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.