Taulen morroia - Ezarri mota eta formatuak

Hautatutako eremuentzako eremu-informazioa zehazten du.

Hautatutako eremuak

Hautatu eremu bat eremu-informazioa editatzeko.

^

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat igotzeko zerrendan.

v

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat jaisteko zerrendan.

-

Kendu hautatutako eremua zerrenda-koadrotik.

+

Gehitu datu-eremu berria zerrenda-koadroan.

Eremu-informazioa

Eremu-izena

Hautatutako datu-eremuaren izena bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste izen bat sar dezakezu.

Eremu mota

Hautatu eremu mota bat.

Balio automatikoa

Bai ezartzen bada, datu-eremurako balioak datu-baseetako bilatzaileak sortuko ditu.

Sarrera behar da

Bai ezartzen baduzu, eremuak ezin du hutsik egon.

Luzera

Datu-eremurako karaktere kopurua zehazten du.

Dezimalak

Datu-eremurako dezimal kopurua zehazten du. Aukera hori zenbakizko edo dezimalen datu-eremuentzat bakarrik dago erabilgarri.

Balio lehenetsia

Bai/Ez eremurako balio lehenetsia zehazten du.

Gehikuntza automatikoko instrukzioa

Datu-iturburuari osoko datu-eremu bat automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea sartu. Adibidez, ondorengo MySQL instrukzioak AUTO_INCREMENT instrukzioa erabiltzen du "id" eremua handitzeko instrukzioak datu-eremu bat sortzen duen bakoitzean:

CREATE TABLE "table1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)

Adibide honetan, AUTO_INCREMENT sartu behar duzu Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.

Taulen morroia - Ezarri lehen mailako gakoa