Ordenatzea eta taldekatzea

Txosten-diseinatzailea morroiko 'Ordenatzea eta taldekatzea' elkarrizketa-koadroan, zure txostenean ordenatu behar diren eremuak definitu ditzakezu, bai eta talde bat osatuz elkarrekin izan behar duten eremuak ere. Zure txostena eremu jakin baten arabera taldekatzen baduzu, eremu horretako balio bereko erregistro guztiak elkarrekin mantenduko dira talde batean.

'Taldeak' koadroak goitik beherako ordenan erakusten ditu eremuak. Edozein eremu hauta dezakezu eta, gero, 'Eraman gora' edo 'Eraman behera' botoian klik egin, eremu hori zerrendan gorago edo beherako eramateko.

Ordenatzea eta taldekatzea zerrendako ordenan aplikatuko dira, goitik behera.

Lehenespenez, talde berria sortzen da hautatutako eremuko erregistro batean aldatutako balio bakoitzeko. Propietate hori eremu motaren arabera alda dezakezu:

  1. Testua motako eremuetan, 'Aurrizki-karaktereak' hauta dezakezu, eta beheko testu-koadroan n karaktere sar ditzakezu. Lehen n karaktereak berdin-berdinak dauzkaten erregistroak talde batean bilduko dira.

  2. 'Data/Ordua' motako eremuetan, erregistroak urtearen, hiruhilekoaren, hilabetearen, astearen, egunaren, orduaren edo minutuaren arabera taldeka ditzakezu. Horrez gain, asteetarako eta orduetarako tarte bat zehaztu dezakezu: 2 aste zehazten baduzu, bi asteko datuak talde batean bilduko dira; 12 ordu zehazten badituzu, datuak egun erdiko taldeetan bilduko dira.

  3. Zenbaki automatikoa, Moneta edo Zenbakia motako eremuetan, tartea zehaztu behar duzu.

Erregistro batzuk orri berean elkarrekin mantentzeko zehazten duzunean, hiru aukera dituzu:

  1. Ez – orrien mugak ez dira aintzat hartzen.

  2. Talde osoa – taldearen goiburua, xehetasunaren sekzioa eta taldearen orri-oina orri berean inprimatzen ditu.

  3. 'Lehen xehetasuna' - taldeko goiburua orri batean inprimatzeko, beharrezkoa da lehen xehetasunaren erregistroa ere orri horretan bertan inprimatu ahal izatea.