Kontsulten morroia - Elkartzea

Kontsulta elkartu behar den zehazten du. Datu-iturburuak "Group by clauses" SQL instrukzioa onartu behar du morroiaren orrialde hau gaitzeko.

Eremu erabilgarriak

Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak zerrendatzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta Shift edo teklari klik egiten duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

^

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat igotzeko zerrendan.

v

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat jaisteko zerrendan.

Elkartu honen arabera

Kontsulta elkartzeko erabili behar diren eremu guztiak bistaratzen ditu.

Kontsulten morroia - Elkartze-baldintzak