Kontsulten morroia - Xehetasuna edo laburpena

Kontsultako erregistro guztiak edo agregazio-funtzioen emaitzak bakarrik bistaratuko diren zehazten du.

Orrialde hori bistaratuko da agregazio-funtzioak erabiltzea onartzen duten zenbakizko eremuak daudenean kontsultan.

Kontsulta xehatua

Hautatu aukera hori kontsultako erregistro guztiak erakusteko.

Laburpen-kontsulta

Hautatu aukera hori agregazio-funtzioen emaitzak bakarrik erakusteko.

Hautatu agregazio-funtzioa eta zenbakizko eremuaren eremu-izena zerrenda-koadroan. Nahi adina agregazio-funtzio sar ditzakezu, kontrolen errenkada bakoitzean bat.

Agregazio-funtzioa

Hautatu agregazio-funtzioa.

Eremu-izena

Hautatu zenbakizko eremuaren izena.

+

Kontrolen errenkada berri bat eransten du.

-

Kontrolen azken errenkada kentzen du.

Kontsulten morroia - Elkartzea