Kontsulten morroia - Eremu-hautapena

Kontsulta sortzeko taula zehazten du, baita kontsultan zein eremu sartu nahi dituzun ere.

Taulak

Kontsulta zein taularentzat sortu behar den zehazten du.

Eremu erabilgarriak

Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak zerrendatzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta Shift edo teklari klik egiten duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

>>

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<<

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

^

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat igotzeko zerrendan.

v

Egin klik hautatutako eremua sarrera bat jaisteko zerrendan.

Kontsultako eremuak

Kontsulta berrian sartuko diren eremu guztiak bistaratzen ditu.

Kontsulten morroia - Ordena