Tresnak

Datu-basearen leihoko Tresnak menua.

Erlazioak

Erlazio-diseinua ikuspegia irekitzen du, eta datu-basearen konexioak erlazioak onartzen dituen egiaztatzen du.

Erabiltzaile-administrazioa

Erabiltzaile-administrazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du datu-baseak eginbide hori onartzen badu.

Taula-iragazkia

Taula-iragazkia elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-baseko zein taula erakutsi edo ezkutatu behar diren zehaztu dezakezu.

Hautatu iragazi nahi dituzun taulak Iragazi zerrendan.

Hierarkian goi-goian dagoen taula hautatzen baduzu, hierarkiako taula guztiak hautatuko dira.

Hirarkian beheko maila batean dagoen taula bat hautatzen baduzu, taula horren gainean dauden taulak ez dira hautatuko.

SQL

SQL elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor SQL instrukzioak sar ditzakezu.