Fitxategia

Datu-basearen leihoko Fitxategia menua. Datu-baseetarako sarrerak bakarrik zerrendatzen dira.

Gorde

Uneko datu-basearen fitxategia, kontsulta, inprimakia edo txostena gordetzen du. Datu-basearen fitxategiaren kasuan, fitxategi-gordetzearen elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Beste objektuen kasuan, Gorde elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

Gorde honela

Uneko datu-basearen fitxategia beste izen batekin gordetzen du. Fitxategi-gordetzearen elkarrizketa-koadroan, hautatu gorde beharreko bide-izena eta fitxategi-izena.

Esportatu

Hautatutako txostena edo inprimakia testu-dokumentura esportatzen du. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.

Bidali

Azpimenu bat irekitzen du.

Dokumentua posta elektroniko bidez bidaltzea

Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du mezu elektronikoa bidaltzeko. Uneko datu-basearen fitxategia eranskin gisa bidaltzen da. Mezuan gaia, hartzailea eta mezu-gorputza sar ditzakezu.

Txostena mezu elektroniko gisa

Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du mezu elektronikoa bidaltzeko. Hautatutako txostena eranskin gisa bidaltzen da. Mezuan gaia, hartzailea eta mezu-gorputza sar ditzakezu. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.

Txostena testu-dokumentura

Hautatutako txostena testu-dokumentura esportatzen du. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.