LibreOffice Baseko datu-baseak erabiltzea

LibreOffice Base aplikazioan, datu-baseen hainbat fitxategi-formatutan gordetako datuak eskuratu ditzakezu. Jatorrian, LibreOffice Basek fitxategi lauko datu-baseen formatu batzuk onartzen ditu, esaterako, dBase formatua. LibreOffice Base datu-base erlazionaletara konektatzeko ere erabil dezakezu, adibidez, MySQL edo Oracle datu-baseak.

Mota hauetako datu-baseak irakurtzeko soilik dira LibreOffice Basen. LibreOffice Basetik ezin da datu-basearen egitura aldatu edo datu-baseko erregistroak editatu, txertatu eta ezabatu mota hauetako datu-baseetan:

LibreOffice aplikazioan datu-baseak erabiltzea

Datu-baseen morroiak LibreOffice aplikazioan datu-baseen fitxategiak sortzen eta datu-base berriak erregistratzen laguntzen dizu.

Ohar-ikonoa

Datu-basearen fitxategiak datu-basearentzako kontsultak, txostenak eta inprimakiak ditu, baita erregistroak gordetzen diren datu-baserako esteka ere. Formatuari buruzko informazioa ere datu-basearen fitxategian gordetzen da.