Oracle datu-basearen konexioa

Oracle datu-basean sartzeko aukerak zehazten ditu.

Oracle datu-basea

JDBC kontrolatzailea erabil dezakezu Solaris edo Linuxetik Oracle datu-basean sartzeko. Datu-base batean Windowsetik sartzeko, ODBC kontrolatzailea behar duzu.

Datu-iturburuaren URLa koadroan, sartu Oracle datu-basearen zerbitzariaren kokalekua. URLaren sintaxia datu-base motaren arabera dago. Informazio gehiago lortzeko, ikusi JDBC kontrolatzailearekin batera etorritako dokumentazioa.

Oracle datu-baseetan, URLaren sintaxia hau da:

oracle:thin:@hostname:port:database_name

Oracle datu-basearen izena

Idatzi Oracle datu-basearen izena.

Zerbitzariaren URLa

Sartu datu-basearen zerbitzariarentzako URLa.

Ataka-zenbakia

Sartu datu-basearen zerbitzariarentzako ataka-zenbakia.

Oracle JDBC kontrolatzaile klasea

Idatzi JDBC kontrolatzailearen izena.

Probatu klasea

Konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.

Autentifikazioa

Datu-baseen morroia