LDAP konexioa

Datu-base bat LDAP (Lightweight Directory Access Protocol) bidez inportatzeko ezarpenak zehazten ditu. Orrialde hori erabilgarri egongo da, LDAP zerbitzaria helbideen datu-base gisa erregistratu baduzu.

Zerbitzariaren URLa

Idatzi LDAP zerbitzariaren izena "ldap.server.com" formatua erabiliz.

Base DN

Sartu LDAP datu-basean bilaketa egiteko hasiera-puntua, adibidez, "dc=com".

Ataka-zenbakia

Sartu LDAP zerbitzariaren ataka, normalean, 389 izaten da.

Erabili konexio segurua (SSL)

LDAP zerbitzarirako konexio segurua sortzen du Secure Sockets Layer-en (SSL) bidez. Lehenespenez, SSL konexioak 636 ataka erabiltzen du. Konexio erregularrak 389 ataka erabiltzen du.