Erlazioak

Komando honek Erlazio-diseinua leihoa irekitzen du. Hor datu-baseen hainbat taulen arteko erlazioak defini ditzakezu.

Hor uneko datu-baseko taulak estekatu ditzakezu datu-eremu arrunten bidez. Erlazioak sortzeko, Egin klik Erlazio berria ikonoan edo egin “arrastatu eta jaregin” sagua erabiliz.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseko kontsultaren leihoan, aukeratu Tresnak - Erlazioak


Ohar-ikonoa

Datu-base erlazionalarekin lanean ari bazara bakarrik egongo da erabilgarri funtzio hau.


Tresnak - Erlazioak aukeratzean, leiho bat irekitzen da, eta hor, uneko datu-baseko taulen artean dauden erlazio guztiak erakusten dira. Oraindik erlaziorik zehaztu ez bada, edo datu-basearen beste taula batzuk erlazionatu nahi baldin badituzu, egin klik Gehitu taulak ikonoan. Orduan, Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa irekiko da eta nahi dituzun taulak hauta ditzakezu.

Ikonoa

Taulak txertatu

Ohar-ikonoa

Erlazio-diseinua leihoa irekitzen bada, hautatutako taulak ezingo dira aldatu, ezta taula-diseinua moduan ere. Horrek honako hau bermatzen du: taulak ezingo dira aldatu erlazioak sortzen ari diren bitartean.


Hautatutako taulak diseinu-ikuspegiaren goiko arean erakusten dira. Taularen leihoa laster-menuaren edo Ezabatu teklaren bidez itxi dezakezu.

Lekuz aldatu taula eta aldatu bere tamaina

Zure hobespenen arabera, tamainaz aldatu eta antolatu egin ditzakezu taulak. Taulak lekuz aldatzeko, arrastatu goiko ertza nahi duzun kokalekura. Handitu edo txikitu taularen tamaina saguaren kurtsorea ertzean edo izkinan kokatuz, eta ondoren, arrastatu taula nahi duzun tamaina eman arte.

Lehen mailako gakoak edo beste gako batzuk

Taula desberdinen arteko erlazioa zehaztu nahi baldin baduzu, lehen mailako gako bat sartu behar duzu. Gako horrek lehendik dagoen taularen datu-eremua argi zehaztuko du. Lehen mailako gakoari beste taula batetik egin diezaiokezu erreferentzia taula horretako datuak atzitzeko. Lehen mailako gako horri erreferentzia egiten dioten datu-eremu guztiak kanpoko gako gisa identifikatuko dira.

Lehen mailako gakoari dagozkion datu-eremu guztiak giltza txiki baten bidez identifikatuko dira taulan.

Erlazioak definitzea

Lehendik dauden erlazio guztiak erlazioen leihoetan erakusten dira marra baten bidez. Marra horrek lehen mailako gakoen eta beste gako batzuen eremuak lotzen ditu. Erlazioak gehitzeko arrastatu eta jaregin funtzioa erabil dezakezu taula bateko eremua beste taulako eremuan jaregiteko. Erlazioa kentzeko, hautatu erlazio hori eta sakatu Ezabatu tekla.

Bestela, egin klik erlazio-eremuaren goiko areako Erlazio berria ikonoan eta zehaztu bi taulen arteko erlazioa Erlazioak elkarrizketa-koadroan.

Ikonoa

Erlazio berria

Abisu-ikonoa

Datu-base erlazionalaren FrontEnd gisa LibreOffice erabiltzen baduzu, LibreOffice aplikazioak ez ditu erlazioak tarteko memorian sortuko eta handik ezabatuko; zuzenean kanpoko datu-basera pasako dira.


Lotura-marran klik bikoitza eginez, erlazioari propietate batzuk esleitu ahal izango zaizkio. Erlazioak elkarrizketa-koadroa irekiko da.