Indize-disenua

Indize-diseinua elkarrizketa-koadroan uneko taularen indizeak edita ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseko kontsultaren leihoan, egin klik Taulak ikonoan. Aukeratu Txertatu - Taula-diseinua edo Editatu - Editatu


Taula-diseinua

Indize-zerrenda

Erabilgarri dauden indizeak bistaratzen ditu. Editatu beharreko zerrendako indize bat hautatzen du. Hautatutako indizearen xehetasunak elkarrizketa-koadroaren eskuineko aldean agertzen dira.

Indize berria

Indize berria sortzen du.

Ezabatu uneko indizea

Uneko indizea ezabatzen du.

Aldatu izena uneko indizeari

Uneko indizeari izena aldatzen dio.

Gorde uneko indizea

Uneko indizea datu-iturburuan gordetzen du.

Berrezarri uneko indizea

Elkarrizketa-koadroa irekitzean zuen ezarpena berrezartzen dio uneko indizeari.

Indizearen xehetasunak

Uneko indizearen xehetasunen bat aldatu eta gero beste indize bat hautatutakoan, aldaketa hori berehala pasatzen da datu-iturburura. Beraz, aldaketaren berri datu-iturburuak behar bezala emandakoan irten zaitezke elkarrizketa-koadrotik edo hauta dezakezu beste indize bat. Hala ere, aldaketa hori desegin dezakezu. Horretarako, egin klik Berrezarri uneko indizeaikonoan.

Bakarra

Uneko indizeak balio unibokoak onartzen dituen zehazten du. Bakarra aukera hautatzen bada, ez da datu bikoizturik sartzen eremuan eta datuen osotasuna ziurtatzen da.

Eremuak

Eremuak arean uneko taularen eremuen zerrenda bistaratzen da. Eremu bat baino gehiago ere hauta ditzakezu. Eremua hautapenetik kentzeko, hautatu sarrera hutsa zerrendaren hasieran.

Indize-eremua

Uneko taulako eremuen zerrenda bistaratzen du. Eremu bat baino gehiago hauta ditzakezu.

Ordenatu

Ordenatzeko modua zehazten du.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.