Taula-diseinua
Taula-diseinua leihoan, taula berriak zehaztu edo taulen egitura edita dezakezu.
Leihoak bere menu-barra dauka. Komando berri hau ere badauka: Indize-diseinua
Taularen definizio-area
Area horretan definitzen da taularen egitura.
Eremu-izena
Datu-eremuaren izena zehazten du. Kontuan hartu datu-baseen murrizketak, hala nola izenaren luzera, karaktere bereziak eta zuriuneak.
Eremu mota
Eremu mota zehazten du.
Azalpena
Hautazko azalpena zehazten du.
Errenkada-goiburukoek laster-menuko komando hauek dituzte:
Ebaki
Hautatutako errenkada arbelera ebakitzen du.
Kopiatu
Hautatutako errenkada arbelean kopiatzen du.
Itsatsi
Arbeleko edukia itsasten du.
Ezabatu
Hautatutako errenkada ezabatzen du.
Txertatu errenkadak
Errenkada huts bat uneko errenkadaren gainean txertatzen du, taula gorde ez bada. Taula gorde bada, errenkada hutsa taularen amaieran txertatzen du.
Lehen mailako gakoa
Komando hori hautatuta badago, lerro horretako datu-eremua lehen mailako gakoa izango da. Komandoan klik eginda, egoera aktibatzen/desaktibatzen da. Datu-iturburuak lehen mailako gakoak onartzen baditu bakarrik egongo da ikusgai komando hau.
Eremuaren propietateak
Une honetan hautatuta dagoen eremuaren propietateak definitzen ditu.
Luzera
Datu-eremuaren luzera zehazten du.
Dezimalak
Dezimalen kopurua zehazten du zenbakizko eremuentzat edo dezimal-eremuentzat.
Balio lehenetsia
Datu-erregistro berrietako balio lehenetsia zehazten du.
Formatu-adibidea
... botoiaren bidez hauta dezakezun formatu-kodea bistaratzen du.
...
Botoi horrek Eremu formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza-area
Laguntza-testuak bistaratzen ditu.