Elkartzeko propietateak

Kontsulta-diseinuan estekatutako bi eremuren arteko lotura-marran klik bikoitza egiten baduzu, edo Txertatu – Erlazio berria aukeratzen baduzu, Elkartzeko propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko da. Propietate horiek aurrerantzean sortutako kontsulta guztietan erabiliko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Kontsulta-diseinua ireki, eta aukeratu Txertatu - Erlazio berria, edo egin klik bikoitza bi taulen arteko lotura-marran.


Hartzen diren taulak

Elkartu nahi dituzun bi taulak zehazten ditu.

Hartzen diren eremuak

Erlazio baten bidez elkartuko diren bi datu-eremu zehazten ditu.

Aukerak

Mota

Hautatutako estekaren mota zehazten du. Datu-base batzuk mota posibleeb azpimultzo bat soilik onartzen dute.

Barnekoa

Barneko loturarekin, eduki bera duten estekatutako eremuen erregistroak bakarrik edukitzen ditu emaitzen taulak. LibreOffice SQLn, WHERE klausularen bidez sortzen da esteka mota hori.

Ezkerrekoa

Ezkerreko loturarekin, emaitzen taulak ezkerreko taulako eremu guztiak edukitzen ditu, eta eskuineko taulatik, eduki bera duten estekatutako eremuen edukia bakarrik hartzen du. LibreOffice SQLn, LEFT OUTER JOIN komandoari dagokio esteka mota hori.

Eskuinekoa

Eskuineko estekarekin, emaitzen taulak eskuineko taulako eremu guztiak edukitzen ditu, eta ezkerreko taulatik, eduki bera duten estekatutako eremuen edukia bakarrik hartzen du. LibreOffice SQLn, RIGHT OUTER JOIN komandoari dagokio esteka mota hori.

Osoa

Lotura osoa dagoenean, emaitzen taulak ezkerreko eta eskuineko tauletako eremu guztiak edukitzen ditu. LibreOffice SQLn, esteka mota hori FULL OUTER JOIN komandoari dagokio.

Naturala

NATURAL gako-hitza txertatzen du erlazioa definitzen duen SQL instrukzioan. Erlazioak bi tauletan zutabe-izen bera duten zutabe guztiak elkartzen ditu. Elkartutako taulak zutabe bakarra izango du izen bera duten zutabe-bikote bakoitzeko.