Euro-bihurtzailearen morroia

LibreOffice Calc dokumentuetan eta LibreOffice Writer dokumentuen eremu eta tauletan aurkitutako diru kopuruak euro bihurtzen ditu.

Fitxategi itxiak besterik ez dira bihurtzen. Hala ere, posible da euro-bihurtzailea LibreOffice Calc-eko dokumentu irekietan erabiltzea. Kasu horretan, beste elkarrizketa-koadro bat irekiko da. Elkarrizketa-koadroaren azalpena atal honen amaieran dago..

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Euro-bihurtzailea


Abisu-ikonoa

Europako Moneta Batasunean parte hartzen duten herrialdeen monetak bakarrik bihurtuko dira.


Hedadura

LibreOffice Calc dokumentu soila

LibreOffice Calc fitxategi bat bihurtzen du. LibreOffice Writerren eremuak eta taulak bihurtzeko, lehenengo hautatu Testu-dokumentuetako eremuak eta taulak ere bihurtu kontrol-laukia.

Direktorio osoa

Hautatutako direktorioko LibreOffice Calc eta LibreOffice Writer dokumentu eta txantiloi guztiak bihurtzen ditu.

Monetak

Euro bihurtu behar den moneta zehazten du.

Iturburuko direktorioa / Iturburuko dokumentua

Bihurtu behar den dokumentuaren direktorioa eta izena adierazten ditu.

...

Nahi duzun direktorioa edo dokumentua hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Azpikarpetetan ere bai

Hautatutako direktorioaren azpikarpeta guztiak sartu diren zehazten du.

Testu-dokumentuetako eremuak eta taulak ere bihurtu

LibreOffice Writer dokumentuen eremu eta tauletan aurkitutako diru kopuruak bihurtzen ditu.

Abisu-ikonoa

Hurrengo dokumentuan eremu edo tauletan ez dauden balioak ez dira bihurtuko.


Kendu babesa orriari aldi baterako galdetu gabe

Bihurketa egiten den bitartean orriaren babesa desgaituko dela, eta ondoren berriro gaituko dela, zehazten du. Orriaren babesak pasahitza badu, pasahitza sartzeko elkarrizketa-koadroa agertuko da.

Helburuko direktorioa

Bihurtutako fitxategiak zein karpeta eta bide-izenetan gordeko diren zehazten du.

...

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, bihurtutako fitxategiak gordetzeko karpeta bat hautatzeko.

Utzi

Euro-bihurtzailea ixten du.

Laguntza

Elkarrizketa-koadroaren laguntza aktibatzen du.

Bihurtu

Bihurketa abiarazten du.

Bihurketa bitartean, aurrerapenaren egoera adierazten duen orrialde bat bistaratzen da.

Atzera

Euro-bihurtzailearen lehen orrialdera itzultzen da.

Uneko dokumentua LibreOffice Calc aplikazioko dokumentua edo txantiloia bada, euro-bihurtzailea ireki daiteke 'Tresnak' barran dagokion ikonoa erabiliz gero. Ikono hori ezkutatuta dago modu lehenetsian. Euro-bihurtzailearen ikonoa bistaratzeko, egin klik 'Tresnak' barraren amaierako gezian, hautatu Botoi ikusgaiak komandoa, eta aktibatu Euro-bihurtzailea ikonoa.

Ikonoa

Euro-bihurtzailea

Euro-bihurtzailea elkarrizketa-koadroan funtzio hauek daude:

Dokumentu osoa

Dokumentu osoa bihurtzen du.

Monetak

Euro bihurtu behar den moneta zehazten du.

Hautatu

Hautatu, barruti honetan, bihurtu nahi dituzun gelaxkak, ez baduzu Dokumentu osoa kontrol-laukia markatu. Hautatu aukera bat eta egin klik nahi duzun sarreretan Txantiloiak / Moneta-barrutiak eremuan. Hautatutako area ikusgai egongo da dokumentuan bezala. Egin klik Bihurtu botoian bihurketa egiteko.

Gelaxka-estiloak

Hautatutako gelaxka-estiloko gelaxka guztiak bihurtuko ditu.

Uneko orrialdeko moneta-gelaxkak

Kalkulu-orri aktiboko moneta-gelaxka guztiak bihurtuko dira.

Dokumentu osoko moneta-gelaxkak

Dokumentu aktiboko moneta-gelaxka guztiak bihurtuko dira.

Hautatutako bitartea

Bihurtzaileari deitu aurretik hautatu den barrutiko moneta-gelaxka guztiak bihurtuko dira. Hautatutako barrutia onartua izan dadin, gelaxka guztiek formatu bera izan behar dute.

Txantiloiak / Moneta-areak

Zerrendatik bihurtu behar diren barrutiak bistaratzen ditu.