Dokumentu-bihurtzailea

LibreOffice(e)k erabiltzen duen OpenDocument XML formatuan dokumentuak kopiatzen eta bihurtzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Dokumentu-bihurtzailea


Morroiak Microsoft Word, Excel eta PowerPoint aplikazioetako dokumentuak bihurtzen ditu. Iturburu-fitxategiak irakurri egiten dira, ez editatu. Helburuko fitxategi berriak fitxategi-luzapen berriarekin idazten dira, karpeta berean edo karpeta berri batean.

Dokumentu bihurtzailearen morroian hurrengo orrialdeak daude:

Dokumentu-bihurtzailearen 1. orrialdea

Bihurtuko diren Microsoft Office dokumentu mota zehazten du.

Dokumentu-bihurtzailearen hurrengo orrialdeak

Txantiloi mota eta dokumentu mota bakoitzarentzat, zein direktoriotatik irakurri behar den eta zein direktoriotan idatzi behar den zehazten du.

Dokumentu-bihurtzailea Laburpena

Bihurtun klik egiten duzunean zer bihurtuko den erakutsiko dizun laburpena bistaratzen du.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Atzera

Aurreko urratsetan egindako hautapenak ikus daitezke. Uneko ezarpenak gordeko dira.

Hurrengoa

Uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdean jarraituko du.

Bihurtu

Elkarrizketa-koadroan aurrera jarraitzeko klik egiten baduzu; botoi horrek Hurrengoa izena du. Azken orrialdean Bihurtu izena du botoiak. Botoia sakatzean bihurketa egingo da.