Taldeko elementuen morroia: Datu-baseko eremua
Orrialde hau ikusteko, ezinbestekoa da datu-base batekin estekatuta egotea. Erreferentziako balioak datu-basean gorde behar diren zehazten du.
Adierazi non gorde behar diren erreferentzia-balioak. Erreferentzia-balio batek talde-markoak datu-base batean duen uneko egoera adieraz dezake.
Orrialde hau bistaratzeko ezinbestekoa da datu-base batekin estekatuta egotea.
Balioa datu-baseko eremu batean gorde nahi duzu?
Bai, gorde datu-baseko eremu honetan:
Erreferentzia-balioak datu-base batean gorde nahi dituzula zehazten du. Balioak zerrenda-koadroan hautatutako datu-eremuan idatziko dira. Inprimakia estekatuta dagoen datu-basearen taulako eremu-izen guztiak bistaratzen ditu zerrenda-koadroak.
Zerrenda-koadroa
Ez, inprimakian bakarrik gorde nahi dut balioa.
Erreferentzia-balioak inprimakian soilik, eta ez datu-basean, gorde nahi dituzula zehazten du.