Taldeko elementuen morroia: Eremu lehenetsiaren hautapena

Aukera-eremuetako bat aukera lehenetsi gisa hautatzea nahi duzula zehazten du.

Ezarpen lehenetsiak inprimakia erabiltzaile moduan irekitzen duzunean onartuko dira. Ezarpen horien bidez Egoera lehenetsia kontrol-propietatea zehazten da.

Komando hau erabiltzeko...

Inprimaki-diseinuan, sakatu tresna-barrako Talde-markoa ikonoa eta erabili sagua marko bat sortzeko - morroien 2. orria


Aukera-eremu bat hautatu nahi duzu lehenetsi gisa?

Aukera taldearentzat ezarpen lehenetsiak ezarri nahi dituzun zehazten du.

Bai, ondorengo hau:

Inprimakia ireki ondoren aukera-eremu bat lehenetsi gisa hautatzea nahi duzula zehazten du. Aukeratu aukera-eremua koadroan.

Zerrenda-koadroa

Hautatu inprimakia irekitzean lehenetsi gisa hautatzea nahi duzun aukera-eremua.

Ez, ez da eremu berezi bat hautatuko

Ez duzula aukera-eremurik aukera lehenetsi gisa hautatzerik nahi zehazten du.