Taldeko elementuen morroia: Datuak

Talde markoaren barnean zein aukera-eremu dauden zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Inprimaki-diseinuan, sakatu tresna-barrako Talde-markoa ikonoa eta erabili sagua marko bat sortzeko - morroien 1. orria


Zein izen eman nahi diezu aukera-eremuei?

Aukera-eremu bakoitzari dagokion etiketa zehazten du. Aukera-eremuaren etiketa inprimakian ikusiko duzu. Sarrera hau aukera-eremuarenEtiketa propietateari dagokio.

Ados

>>

Uneko etiketa baieztatzen du eta hura Aukeren eremuak zerrendara kopiatzen du.


Sartu sortu nahi duzun taldeko aukera-eremu bakoitzaren etiketa, eta kopiatu etiketa zerrendan, gezi-botoian klik eginez. Errepikatu prozedura hori aukera-eremu guztiak definitu arte.

Aukera-eremuak

Talde-markoan sartu behar diren aukera-eremu guztiak bistaratzen ditu.

Kendu

<<

Hautatutako aukera-eremuak zerrendatik kentzen ditu.