Taldeko elementuen morroia
Taldeko elementuen morroia automatikoki hasiko da Talde markoa txertatzen denean dokumentuan.
Taldeko elementuen morroia: Eremu lehenetsiaren hautapena
Aukera-eremuetako bat aukera lehenetsi gisa hautatzea nahi duzula zehazten du.
Taldeko elementuen morroia: Eremu balioak
Erreferentziako balio bat esleitzen dio aukera-eremu bakoitzari.
Taldeko elementuen morroia: Datu-baseko eremua
Orrialde hau ikusteko, ezinbestekoa da datu-base batekin estekatuta egotea. Erreferentziako balioak datu-basean gorde behar diren zehazten du.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.
Hurrengoa
Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.
Sortu
Objektua sortzen du.