HTML esportazioa - 6. orrialdea

Aurkezpenaren koloreak definitzen ditu.

Testu-formatua marrazkietatik edo aurkezpenetatik lor daiteke. Orrialde hori saltatu egiten da Sortu titulu-orrialdea kontrol-laukiari marka kentzen badiozu edo esportazio automatikoa edo WebCast hautatzen baduzu.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 6. orria


Hautatu kolore-eskema

Testuaren kolore-eskema eta koloreak eta atzeko planoa zehazten ditu.

Aplikatu kolore-eskema dokumentutik

Uneko dokumentuan erabilitako estiloen koloreak zehazten ditu.

Erabili arakatzaileko koloreak

Ikusleen web arakatzailearen kolore lehenetsia erabiltzen du.

Erabili kolore-eskema pertsonalizatua

Aurkezpen-objektu batzuei zure koloreak defini diezazkiekezu.

Testua

Kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta han aurkezpenaren testu-kolorea hauta daiteke.

Hiperesteka

Kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta han aurkezpenaren hiperestekaren kolorea hauta daiteke.

Esteka aktiboa

Kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta han aurkezpenaren esteka aktiboaren kolorea hauta daiteke.

Bisitatutako esteka

Kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta han aurkezpenaren bisitatutako estekaren kolorea hauta daiteke.

Atzeko planoa

Kolorea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta han aurkezpenaren atzeko planoaren kolorea hauta daiteke.