HTML esportazioa - 5. orrialdea
Nabigatzeko botoi-estilo bat definitzen du aurkezpen-diapositiben bidez.
Orrialde hau ez dago ikusgai Sortu titulu-orrialdea kontrol-laukia ez bada hautatzen, edo esportazio automatikoa edo WebCast hautatzen baduzu.
Hautatu botoi-estiloa
Aurkezpenean nabigazio-botoiak txertatu nahi dituzun zehazten du. Botoien estiloa ere hauta dezakezu.
Testu soila
Botoien ordez testuko hiperestekak txertatzen ditu soilik.
Hautapen-eremua
Botoi-estilo erabilgarriak bistaratzen ditu. Egin klik botoi-estilo batean, hura hautatzeko.