HTML esportazioa - 4. orrialdea

Argitalpeneko titulu-orrialdean bistaratu behar den informazioa zehazten du.

Orrialde hau salta dezakezu Sortu titulu-orrialdea kontrol-laukiari marka kentzen badiozu edo automatikoa edo WebCast hautatzen baduzu, morroiaren aurreko orrialdean.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 4. orria


Titulu-orrirako informazioa

Egilea

Argitalpenaren autorearen izena zehazten du.

Helbide elektronikoa

Helbide elektronikoa zehazten du.

Zure etxeko orria

Zure orri nagusia zehazten du. Argitalpenean hiperesteka bat txertatuko da.

Informazio osagarria

Titulu-orrialdean agertzeko testu osagarria zehazten du.